American Chemical Society-rekin (ACS) argitaratzea

Eraldatze-akordioaren deskribapena (ACS)

  • Indarraldia: hiru urterako akordioa, 2025-2027.
  • Estaldura: ACS aldizkari guztietako argitalpen-tasen % 100, hibridoak zein "Fully open Access"

Kontsulta itzazu esteka honetan ACS titulu hautagarriak

  • EHUri esleitutako artikuluen kupoa: mugagabea 
  • Akordioaren onuradun izan daitezke EHU eta BERC ikertzaileak, betiere pertsona "korrespondentziaren egile" gisa agertzen bada.
  •  Artikulu motak: ikerketa-artikuluak
  • Argitalpen datak: 2025eko urtarrilaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra onartutako artikuluak
  • Erabil daitezkeen Creative Commons lizentzia motak:
    • CC-BY
  • Oharra: argitalpen-kargu gehigarriak egon daitezke, akordioak estaltzen ez dituen hainbat kontzepturengatik (orrialde-kopurua, koloretako grafikoak, azalean agertzea edo editorearen beste zerbitzu batzuk). Kargu horiek egileen kontura dira.

Harremanetan jartzeko: uni-bib.eraldatzeakordioak@ehu.eus