Taylor&Francis-ekin eginiko “Read &Publish” akordio eraldatzailea
2026eko ekainean, Unibertsitateak Taylor & Francis -ekin akordioa egin du. "Read & Publish" eredupean eginiko akordio honek, Taylor&Francis aldizkarien bilduma osora sarbidea ematen du, eta artikuluak irekian argitaratzearen %100 barne hartzen du, 2.000 inguru aldizkari hibridotan (sarbide irekiko artikuluak eta harpidetza bidezko sarbide-artikuluak konbinatzen dituzten aldizkariak).
UPV/EHUko eta BERCko ikertzaileak balia daitezke akordioaz, betiere pertsona “korrespondentziaren egile” gisa agertzen bada.
Oharra: argitalpen-kargu gehigarriak egon daitezke, akordioak estaltzen ez dituen hainbat kontzepturengatik (orrialde-kopurua, koloretako grafikoak, azalean agertzea edo editorearen beste zerbitzu batzuk). Kargu horiek egileen kontura dira.
EHUri esleitutako artikuluen kupoa:
- 2026: 45
- 2027:45
- 2028:45