Biblioteken arteko mailegua

Zer da?


Unibertsitateko Bibliotekan ez dauden dokumentuak (liburuak, aldizkari artikuluak, tesiak, arauak eta abar) topatzea eta eskuratzea, eta guk ditugunak beste instituzioei helaraztea, ikasteko edo ikertzeko erabil ditzaten.

Nork erabil dezake zerbitzu hau?

Irakasle, ikertzaile eta AZP-koek.

Ikertzaileek bere ikastetxeko bibliotekan edo Dokumentazio-Zerbitzuetan beraien bekadun-ziurtagiria edo ikertzaile-kontratua aurkeztu behar dute zerbitzua erabili ahal izateko.

Nola erabiltzen da?

Eskaera formulario elektronikoaren bidez egingo da.

Zerbitzua doakoa da 180,00 euroko kopururaino, irakaslea izanda, eta 120,00 eurotaraino, ikertzaile eta AZPkoentzat. Fakturazioa urtean behin egingo da eta bakarrik Liburutegiak zerbitzu horretarako dagoen aurrekontua agortu duenean baino ez. Kasu horretan saldo negatiboa duten erabiltzaileei fakturatuko zaie eta jarraian, fakturak ordaindu ondoren, eskabide berriak tramitatzeari ekingo zaio.

Eskatutako liburua edo artikulua Bibliotekan jastozen denean horren berri emango zaio eskaera egin duenari posta elektronikoko mezuaren bitartez.

Tarifak:

Kopien hornidura BEZaren mende dago, euskarria edozein izanda ere (kopiak, pdf orriak, tiff orriak, etab.). Jatorrizkoen mailegua BEZetik salbuetsita dago.

Estatuko Zentruak:

  • Aldizkarietako artikuluak : 40 fotokopia arteko dokumentuak, 5,00 euro. Beste 10 kopiako multzo bakoitza, 1,00 euro.
  • Mailegatutako liburuak : 8,00 euro.

Atzerriko Ikastegiak:

  • Aldizkarietako artikuluak: 12,50 euro artikulu bakoitzeko.
  • Mailegatutako liburuak: 23,00 euro.

Mikrofilm edo mikrofitxan kopiatutako liburuak:

Maileguaren tarifa erabiliko da eta kopiatutako alea bibliotekaren funtsean geratuko da.


Formulario elektroniko berbera erabiliko da UPV/EHUko aldizkarietako artikuluen kopiak eskatzeko, aldizkaria erabiltzaileari ez dagokion UPV/EHUko liburutegian baldin badago.

UPV/EHUko liburutegiaren funtseko libururen bat eskatzeko, ordea, katalogoan egokitua den "eskatu" estekaren bidez egin beharko da, bilaketa egin ondoren.

Informazio bilaketari eta dokumentazioa eskuratzeari buruz gehiago jaliteko Dokumentazio-Zerbitzuetara edo zure ikastetxeko Bibliotekara jo.