Ekipamendu informatikoa

Unibertsitateko Bibliotekak ikasteko prozesuan laguntza emateko asmoz eta, horregatik, mahaiako ordenagainiuak eta eskanerrak jarri ditu biblioteketako gela guztietan, lan akademikoak egiteko erraztasun gehiago izan ditzazun.

Ekipo horiek guztiek aplikazio ofimatikoak dauzkate, bai eta UPV/EHUk lizentzia daukan irakaskuntzako softwarea ere.

Ekipoak erabili ahal izateko unibertsitateak emandako erabiltzaile-izena eta pasahitza idatzi behar dituzu (LDAP) eta ohar honi erantsitako dokumentuan agertzen diren arauak bete:

  • Lan eta jarduera akademikoetarako baino ezin dira erabili.
  • UPV/EHUko kideek baino ezin dituzte ordenagailuok. Unibertsitateak erabiltzaile bakoitzari emandako pasahitza idatzi beharko da ordenagailuan sartzeko. Norberaren ardura izango da ordenagailua behar bezala erabiltzea.
  • Saio bakoitza ordubetekoa izango da, gehienera. Dena dela, eskaera asko badaude, saioa ordu erdikoa izango da.
  • Lana behin amaituta, USB memorian edo CD-ROM batean gorde dezakezu, edo posta elektronikoz bidali. Inprimatu nahi baduzu, egiaztatu orriak eta tarifak.
  • Ez utzi dokumenturik ordenagailuan, ezabatu egingo baitira beste saio bat hastean.

Izan gogoan honako hauek:

  • Ezin duzu egin ekipoaren konfigurazio alda dezakeen ekintzarik (programak instalatu, ikonoak aldatu, eta abar). Zerbait instalatu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan langileekin.
  • Ezin dira ikusi eduki ilegalak, pornografikoak, arrazistak edo sexistak izan dauzkaten web orriak, ezta ere legeek babestutako balore indibidual edo kolektiboen aurkakoak.
  • Ezin da erabili ekipoa irabazi asmoko ekintza edo negozioetarako, ezta ere unibertsitateari gastua ekar diezaioketen jardunetarako.
  • Ezingo dira erabili ordenagailuak besterik gabe nabigatzeko.

Errespetatu egin behar da copyriht eskubidea.

Bibliotekako langileek saioa etetzea eska dezakete, ez bada erabiltzen ekipoa behar bezala edo ez badira betetzen gorago aipatutako arauak. Horrez gain, zehapenak jarri ahal izango dira gerora.

Ekipoa hondatuz gero, edo ondo ez badabil, eman horren berri Bibliotekako langileei.