Eragin faktorea, kuartila eta aldizkariaren kokapena bere kategorian

Aldizkari zientifikoen zerrendak biltzen ditu, gaikako kategorien arabera antolatuak eta eragin faktorearen arabera ordenatuak. Web of Science plataforman jasotako aipamenen arabera kalkulatzen da eragin faktorea. Bi edizio ditu: zientziak eta gizarte zientziak.

Ikerketak ebaluatzeko agentziek egun gehien baloratzen dituzten adierazleak biltzen ditu: eragin faktorea, kuartila eta aldizkariaren kokapena bere kategorian.

 

Diziplina guztietako aldizkari zientifikoen zerrendak biltzen ditu, gaikako kategorien arabera antolatuak eta eragin indizearen arabera ordenatuak. Scopus datu basean jasotako aipamenen arabera kalkulatzen da eragin indizea.

Aldizkarietarako kalitate adierazle hauek biltzen ditu: eragin faktorea, kuartila, aldizkariaren kokapena bere kategorian eta H indizea.

 

Kalitate zantzuak ematen ditu Dialnet datu basean jasota dauden Espainiako Gizarte eta Giza Zientzietako aldizkariei dagokienez –2016tik–: eragin indizea, kuartila eta aldizkariak bere kategorian duen kokapena. Egun, beta bertsioan dago, eta, pixkanaka diziplina berriak gehitzen dira.

 

FECYT kalitate zigilua duten Espainiako giza eta gizarte zientzien aldizkarien zerrenda, ezagutza arloen arabera antolatuak eta haien eraginean eta ikusgarritasunean oinarritutako puntuazioaren arabera ordenatuak (2020).

 

  • Gizarte eta Giza Zientzien arloko Espainiako aldizkarien (2004-2011) eragina

    • IN-RECH (Giza Zientziak) 2004-2008
    • IN-RECS (Gizarte Zientziak) 1996-2011
    • IN-RECJ (Lege Zientziak) 2001-2010
    • RESH (Gizarte eta Giza Zientziak) 2005-2009