Erakusketak: erakusketen zerrenda historikoa

Antonio Muñoz Molina: Liburu erakusketa

Asturiaseko Printzearen 2013ko Letren Saria

Lehenengo argitaratze data: 2013/07/01

Antonio Muñoz Molina idazleak Asturiaseko Printzearen 2013ko Letren Saria irabazi berri du. Saria eman dion epai-mahairaren arabera "bere herriaren historiaren pasarte garrantzitsuak, gaur egungo munduaren gertaera erabakigarriak eta bere bizitzaren alderik esanguratsuenak sakontasunez eta distiraz kontatu ditu. Berak egindako lanak bere garaiarekin konprometituta dagoen intelektualaren rola bikain betetzen du" eta horregatik eman diote saria.


Izendapen garrantzitsu honen harira, Bizkaiko Campuseko Leioako Bibliotekak erakusketa bibliografikoa prestatu di, Bibliotekako eraikineko 4. solairuan dagoen Ikaskuntza gelan, uztailaren 15era arte zabalik egongo dena.

Eranskinean erakusketaren Katalogoa (pdf, 808 KB) daukazue, idazle handi honi buruzko informazio asko biltzen duena.