Informazio bibliografikoko baliabideak - Farmazia

Sarrera

Gida honek arlo jakin batean kalitatezko baliabide bibliografikoak lortzeko orientabide gisa balio nahi du. Kontuan izan edozein diziplinatarako balio duten bilaketa-jarraibide orokorrak.

Disziplina anitzeko baliabideak

Oso garrantzitsua da informazio iturri fidagarriak, zientifikoak eta kalitatezkoak hautatzea.

Baliabide espezializatuak

Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke: Datu-baseak –  Datu-baseak gaien arabera.

  • BVS: Biblioteca Virtual en Salud: Osasun zientziak, oro har, medikuntza, farmazia, erizaintza, albaitaritza, elikagaiak, psikologia,…
  • Cochrane Plus: Berrikuspen sistematikoen bilduma, entsegu kliniko kontrolatuetatik abiatuta.
  • Health & Medical Collection: Klinika eta biomedikuntzaren arloko gaiak, kontsumitzailearen osasuna, administrazio sanitarioa etabar.
  • International Pharmaceutical Abstracts: Medikuntza eta farmazia.
  • Pubmed: Medline barne du, medikuntza, erizaintza, albaitaritza eta zientzia biomedikoei buruzko artikuluekin. Genbak eta Complete Genome bezalako beste datu base batzuk ere eskaintzen ditu.