Irakurlekuen erreserba

2021eko urriaren 18tik aurrera, QR4 Services aplikazioaren bidez irakurlekuak gordetzea borondatezkoa da. Sistema hau erabiltzen duten bibliotekek leku kopuru mugatua izango dute, nahi duenak aldez aurretik irakurleku horiek erreserbatu ahal izateko.

UPV/EHUko biblioteketako irakurlekuen erreserba-sistemarako sarbidea

Arabako Campuseko Biblioteka - Koldo Mitxelena. 208 irakurleku. Erreserbak ezabatzea, tel:945014036
Bizkaiko Campuseko Biblioteka - Leioa. 309 irakurleku. Erreserbak ezabatzea, tel:946017946

UPV/EHUko gainerako liburutegietan ez da sistema hori erabiltzen.

 

Erreserba-zerbitzua erabiltzeko jarraibideak

  • UPV/EHUko kideentzat bakarrik da.
  • Erabiltzeko, erabiltzaileak alta eman beharko du aplikazioan eta gailu mugikor batean deskargatu beharko du.
  • Erabiltzaile bakoitzeko plaza bakarra erreserbatu ahal izango da.
  • Aldez aurreko erreserba: igandetik aurrera egin daiteke, 19:30ean, hurrengo asteko egun guztietarako, eta gehienez egun bakoitzeko ordu bateko lau txanda (4 ordu) erreserba daitezke.
  • Eguneko erreserba: aurreko eguneko 21:30etik aurrera egin daiteke, iraupen-mugarik gabe.
  • Bibliotekara sartzean, betiere erreserba hasten den ordutik aurrera, mostradoreko langileek erabiltzailearen QR kodea txekeatuko dute mugikorrean.
  • Biblioteka aldez aurretik erreserbatutako txandaren bat erabili gabe behin betiko uzten bada, irteera mostradorean txekeatu eta ondorengo erreserbak ezeztatu beharko dira.
  • Aurrez aurreko erreserba bat ez erabiltzeak penalizazioa dakar berekin (2 txanda ez badira txekeatzen, ezingo da astebetez erreserbarik egin).