Talde-lanetarako gelak

Biblioteka zentralek, eta zentruetako biblioteka gehienek, talde-lanetarako gelak dituzte, taldeka egin beharreko jarduera eta lan akademikoak egiteko bakarrik erabil daitezkeenak.

Gelak erabiltzeko baldintzak:

  • Gela hauek erabiltzeko EHUko unibertsitate-txartela eduki behar da, dagokion bibliotekan eguneratua, eta gainera Unibertsitateko Bibliotekarekiko betebeharrak egunean izan behar dira.
  • Egingo den lanaren izenburua, ikasgaia eta lana bidali duen irakaslearen izena, edo gelaren erabileraren beharrizana justifikatzen duen arrazoia, adierazi beharko dira betebeharreko inprimakian.
  • Mailegu-mahaian gela erabili behar duten pertsona guztien txartelak utzi behar dira (akreditatu gabeko pertsonarik ezin daiteke sartu). Erabiltzaileek gelaren erabilera egokiaren ardura izango dute.
  • Ezin daiteke erre, jan ez edan.
  • Talde-lanetarako gela bat erabiltzeko gutxieneko kopurua hiru pertsonetakoa izango da, eta gehienezkoa gelaren edukiaren araberakoa izango da.
  • Gelak eguneko bi orduz erreserbatu daitezke, baina epe hau luzatu daiteke erabiltzeko beste eskaerarik zai ez dagoen bitartean.
  • Erreserba egin eta hurrengo ordu laurdenean gela betetzen ez bada, erreserba bertan behera utziko da eta gela beste talde batek erabili ahal izango du.

Gelen erabilera desegokia, edo jarduera akademikoekin zerikusirik ez duena, biblioteka zerbitzuaren hilabeteko etenaldiarekin eta talde-lanetarako gelak erabiltzeko kurtso guztirako debekuarekin zigortuko da. Gainera, gelako ekipamenduaren nahitako hondatzea erabiltzaileen ardura izango da, konponketaren kostuak ordainduz.

Lehenago zehaztutako neurriez gain, ezerritako prozaduraren arabera ebatzitako zigorrak akordatu ditzake agintari eskudunak.