Publicar-Dónde publicar

Non argitaratu

Kalitate-irizpideak betetzen dituzten aldizkariak aurrez hautatzeko baliabide nagusiak

  • Web of Science: Nazioarteko eta diziplina anitzeko datu basea; bertan, argitalpenen datu bibliografikoak biltzen dira, bai eta haien erreferentzia bibliografikoak eta jasotzen dituzten aipamenak ere. Hemen lor dezakezu laguntza:
  • Journal Citation Reports (JCR):  Aldizkari zientifikoen zerrendak biltzen ditu, gaikako kategorien arabera antolatuak eta eragin faktorearen arabera ordenatuak. Hemen lor dezakezu laguntza:
  • Scopus: Nazioarteko eta diziplina anitzeko datu basea; bertan, argitalpenen datu bibliografikoak biltzen dira, bai eta haien erreferentzia bibliografikoak eta jasotzen dituzten aipamenak ere. Hemen lor dezakezu laguntza:
  • Scimago Journal & Country Rank (SJR): Diziplina guztietako aldizkari zientifikoen zerrendak biltzen ditu, gaikako kategorien arabera antolatuak eta eragin indizearen arabera ordenatuak.

Aldizkariak hautatzeko irizpide orokorrak

  • Aldizkariaren gaia. Normalean, aldizkariek "Aims and Scope" atalean argitaratzen dituzten gaikako edukiak deskribatzen dituzte.
  • Aldizkakotasuna. Aldizkariek aldizkakotasun desberdinarekin argitaratzen dute. Zenbat eta maiztasun txikiagoa izan, argitaratze-prozesua luzeagoa, eta  artikulu kopurua txikiagoa dira.
  • Argitaratutako artikuluen kopurua. Zenbat eta artikulu gehiago, orduan eta argitaratzeko aukera gehiago izango dugu.
  • Onarpen/baztertze tasa. Datua ez da beti ematen; argitalpen batzuetarako prestigio-irizpidea da errefus-indize altua.
  • Onarpenaren eta argitalpenaren arteko aldia.
  • Sarbide irekirako politika eta egile-eskubideak.
  • Harraparien aldizkari eta argitaletxeen iruzurra saihestea.

Informazioa ULRICHSWEBen eskura dezakezu. Harremanetarako helbideak, argitalpenen webgunerako sarbidea eta abar eskaintzen ditu.