Non ez argitaratu

Zein aldizkari edo argitaletxetan argitaratu erabakitzerakoan, oso garrantzitsua da «aldizkari eta argitaletxe harrapariak» saihestea. Halakoek azkar eta erraz argitaratzeko modua ematen dute, baina ez dute kalitate irizpiderik betetzen, ez daude datu base bibliografikoetan sartuta eta inork ez ditu kontuan hartzen akreditaziorako edo seiurteetarako.

Zer diren aldizkari eta argitaletxe harrapariak

Benetako aldizkari akademikoen itxura izaten dute:

  • Itzal handiko aldizkarien izenen antzekoak izaten dituzte.
  • Eragin faktorea daukatela diote,eta itzal handiko datu basetan indexatua izatea adierazten dute. Gehienetan, faltsua da.
  • Erakunde akademikoei lotuta agertzen dira.

Hala ere:

  • Lotuta daudela dioten erakundeak faltsuak izan ohi dira edo kokapen geografiko faltsua ematen dute.
  • Ez daukate argitalpen kontseilurik (edo asmatua dute) eta edozer argitaratzen dute, edukien kalitate kontrolik gabe.
  • Ez dute informaziorik ematen egileentzako jarraibideez edo lanak gainbegiratzeko prozesuaz.
  • Argitaratzeko oso epe laburrak iragartzen dizute, argitalpen akademikoetan inolaz ere ohikoa ez dena.
  • Mezu elektroniko masiboen bidez jo ohi dute ikertzaileengana
  • Maiz, artikulua argitaratzeko tasa baten ordainketa eskatzen dute (APC edo “article processing charge” esagututakoak), eta horrek iruzurra areagotzen du.

Identifikatzen laguntzen dizuten baliabideak

 

Kontsulta pertsonala egin gura baduzu, hementxe dituzu gure helbide elektronikoak eta telefonoak:                                                                                                                                    

Arabako Campusa: ar-bib.ikerkuntza@ehu.eus  Tf.: 945 013325

Bizkaiko Campusa: bi-le-bib.ikerkuntza@ehu.eus  Tf.: 94 6012252

Gipuzkoako Campusa: gi-bib.ikerkuntza@ehu.eus Tf.: 943 018124

 

Prestakuntza ikastaro bat eskatu.