Publons (ResearcherID)

Zer da?

Irudia

Web of Science datu basearen egilea identifikatzeko sistema. Egile, editore eta berrikusle gisa egindako argitalpenen zerrendak biltzeko web gune bat da, ikertzaile baten alderdi guztiei ikusgarritasuna emanez. Horrela, editore edo berrikusle gisa argitaletxe eta aldizkari zientifikoetarako egin diren berrikuspenen eta lanen historia egiaztatua mantentzea ahalbidetzen du.

WoS datu-basean indexatutako argitalpenen analisi bibliometrikoak eskaintzen ditu: h indizea, aipamen jarraipena, aipamenen batez bestekoa, urteko eta item bakoitzeko.

Ikertzaileak bere kontua sortzen du eta bere profila kudeatzen du: publikoa edo pribatua izan daiteke.

Automatikoki deskargatu daitezke WoS-en indexatutako lanak, baita WoS-en indexatu gabekoak ere, eta ikertzailearen ORCID erregistroarekin lotu.

 

Ohiko galderak (FAQs)

Zalantzarik baduzu joan hona: Publons FAQs