ORCID

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea 2015ean ORCID  (Open Researcher and Contributor ID) delakoari atxiki zitzaion erakunde instituzional gisa, ORCID kontuak sortu eta kudeatzeko. Helburua da Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileak identifikatzea eta haiei eta ikertzaileek sortzen duten zientzi ekoizpenari ikusgarritasuna ematea.

ORCID irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, zientzi lan egileentzat identifikatzaile bakarra sortu duena. Ikertzaileei esleitzen zaien ORCID kodea 16 digituz osatzen da eta ISO 27729:2012  arauan oinarrituta dago (Information and documentation -- International ).

Editore, ikerketako erakunde, finantza agentzia eta nazio agentzia nagusiek ekimen hau sostengatzen dute, ikertzaileen ekoizpen zientifikoa eta teknikoa inolako arazorik gabe bereiztea ahalbidetzen baitu aipatutako sistemak. Bestalde, metodo eraginkorra ere bada informazio sistema desberdinetan jasotako ikerketa jardueren emaitza lotu ahal izateko.

Ikertzaile bakoitzaren argitalpenak ORCID erregistroan sartzeko, egileak eskuz egin dezake, edo modu automatikoz  CrossRef, Scopus, ResearcherID eta abar dituzten plataformak erabil daitezke, edo Unibertsitateko Bibliotekari eman dakioke baimena mantentze lanez arduratu dadin.

Unibertsitateko Bibliotekak aldizka bidaltzen dizkie mezuak UPV/EHUko ikertzaileei, ORCID kontu bat sortzera gonbidatuz eta kontua kudeatzeko baimena eskatuz. Ikertzaileek ORCID kontu bat badute, helbide instituzionalarekin lotu beharko dute eta gero horren kudeaketa baimendu, besterik ez.

Bibliotekak hori egiteko baimenak baditu, erreferentziak berreskuratu ahal izango dira Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi argitalpenak ebaluatu, kudeatu eta zabaltzeko prozeduretarako.

Edozein kontsulta egiteko, helbide honetara jo: orcid@ehu.eus .