Publicar en OA-Qué es

Zer da sarbide irekia?

Definizioa

Parekoek zuzendutako literatura zientifikorako "sarbide irekia" (open access, OA) diogunean, literatura hori Internet publikoan doan eskuragarri egoteaz ari gara. Horri esker, edozein erabiltzailek artikulu horien testu osoa irakurri, deskargatu, kopiatu, banatu eta inprimatu dezake, edo haien estekak bilatu edo erantsi, indexaziorako arakatu, software batean datu gisa sartu, edo legezko beste edozein helburutarako erabili, oztopo finantzario, legal edo teknikorik gabe, Internet erabiltzeari dagozkionak izan ezik. Erreproduzitzeko eta banatzeko muga bakarrak, eta copyright-aren eginkizun bakarrak, izan beharko luke egileei ematea beren lanen osotasunaren gaineko kontrola eta behar bezala aitortuak eta aipatuak izateko eskubidea. (BOAI 2002 Budapesteko deklarazioa)

OAn (Open Access) argitaratzeko ibilbideak

  • Urrezko ibilbidea: sarbide irekiko aldizkari batean argitaratzea
    • Doako OA aldizkariak (egileentzat eta irakurleentzat)
    • Ordainpeko OA aldizkaria egileentzat. Adib.:  PLOS, Hindawi…
    • Hibridoak (bi modalitateak: OA artikulua –egileak argitaratzeagatik ordaintzen du– eta harpidetza bidezko artikulua –egileak eskubideak lagatzen dizkio aldizkariari–). Adib.: Elsevier, Springer…
    • Doako sarbidea, baina ez librea (askotan, bahitura aldi baten ondoren).
  • Ibilbide berdea: gordailu instituzional edo tematiko batean uztea.

Lagatako eskubideen arabera, gordailututako bertsioa izan daiteke:

  • PDF editoriala
  • Postprint (artikulu berrikusia)
  • Prepint (berrikusi gabeko artikulua)

Baliabideak

Aldizkariek autoartxiboari dagokionez dituzten politikak ezagutzeko, tresna hauek lagungarriak izan daitezke:

  • SHERPA/ROMEO (Argitaldarien copyright eta autoartxibo politikak)
  • DULCINEA (Espainiako aldizkari zientifikoen ustiapen eskubideak eta autoartxiborako eskubideak)
  • DOAJ (Directory of Open Access Journal)