Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Kongresua Nazionala

“Kulturartekotasuna, jasangarritasuna eta lehen haurtzaroa (0-3)” Kongresua

EHUk koordinatzen duen SUSIEE (KULTURARTEKOTASUNA, JASANGARRITASUNA ETA LEHEN HAURTZAROA (0-3)) nazioarteko proiektutik idazten dizugu.

Proiektu honetan landutako guztia partekatzeko helburuarekin kongresu bat prestatu dugu azaroaren 24an eta 25ean Bizkaia Aretoan (Bilbo) ospatuko dena. Haur hezkuntzako profesionalei (0-3 urte), familiei, ikasleei… zuzendutako topaketa da, eta bertan, SUSIEE metodologia partekatuko da, bizipenez eta partaidetzaz, hezkuntza iraunkorra eta kulturartekoa sustatzera bideratuta, tailer, erakusketa eta irakasleen, familien eta espezialisten hitzaldien bidez. Programa atxikitzen dugu.  Informazio gehigarria beharrez gero webgunean duzue: https://www.susiee.eu/eu/congreso  

Izen-ematea doakoa da (azaroak 10era arte edo espazioa bete arte) webgunean edota esteka honetan dagoen galdetegi baten bidez.

Informazio hau zuen interesekoa izatea espero dugu, zuen kontaktuen artean zabaltera gonbidatzen zaituztegu, mila esker!.

EHUko SUSIEE taldea.