IkasLab liburuaren aurkezpena Durangoko Azokan
Lehenengo argitaratze data: 2025/11/28
Bilboko Hezkuntza Fakultateko Weblearner ikerketa-taldeak IkasLab: Etorkizuneko Ikasgelaren kontzeptualizazioa eta garapena Euskadin liburua aurkeztuko du Durangoko Azokan.
Argitalpenak ikasgela ekosistema bizia eta malgua gisa birpentsatzera gonbidatzen du, gizarte digitalarekin etengabeko elkarrizketan. Bere kapituluetan zehar, berrikuntzaren oinarri teorikoak, teknologiaren eragina ikaskuntzan eta ebaluazio formatiboak ikaslea erdigunean jartzeko duen garrantzia lantzen dira. Liburuaren ardatza IkasLab eredua da, Weblearner taldeak garatutakoa: Future Classroom Lab eredua euskal testuingurura egokitzen duen proposamena. Lau espazioetan antolatuta —IKERTU, SORTU, KOMUNIKATU eta PENTSATU—, teknologia, curriculuma eta metakognizioa uztartzen ditu, ikaskuntzaren zerbitzura.Aurkezpenak bi egunetan egingo dira:
- Abenduaren 5ean, 11:00etan, Kurutze Santu Museoan (Kurutziaga kalea 38)
- Abenduaren 7an, 19:30ean, Atartea Museoan
Guztiok gonbidatuta zaudete!