Breadcrumb

Albisteak eta ekitaldiak

Kongresua : Hezkuntza Gizatiartu

Datorren ekainaren 27, 28 eta 29an "Hezkuntza gizatiartu" kongresua izango da Bilbon. EHUk bere Udako Ikastaroen barruan antolatuta eta Eusko Jaurlaritzak babesturik. Abandoibarrako paraninfoan burutuko da eta 30 orduko onespen akademikoa izango du.

Dirigido a todas las personas implicadas y comprometidas con la educación,  independientemente del nivel, ámbito y rol en el que ésta se desarrolle.

Hezkuntzan inplikatuta eta horretaz kezkatuta dauden pertsona guztiei zuzendurik dago, maila, esparrua eta zeregina edozein dela ere.

Esparru honek ildo horretan dagoeneko badiren hezkuntza errealitateak ezagutu eta ikusgai egiteko aukera eskaintzen du, eta baita sor litezkeen horiek bultzatu ere.

"Hezkuntza Gizatiartu" kongresuak, jarrera erantzule eta sortzaileak suspertzen dituen giza-dimentsio testuinguruaz hornituko du hezkuntza-komunitatea.

Helburu zehatzak

  • Hezkuntzaren humanizazioa bultzatzeko ikasketa komunitateen eraikuntza sustatu.
  • Jakin-nahiak, kezkak, motibazioak, nahiak eta esperientziak partekatu.
  • Hezkuntza-prozesuan parte hartzen duten aktoreen alde sortzailea aitortu eta bultzatu.
  • Gorputz, zein emozio eta kognitibo esparruetan bizipenak izan.

Lekua: Abandoibarrako Paraninfoan
Herria: Bilbo
Probintzia: Bizkaia
Hasierako eguna: 2014/06/27
Amaiera eguna: 2014/06/29