Breadcrumb

Albisteak eta ekitaldiak

Hitzaldia Hitzaldia

Tonucci psikopedagogoak 'Umeen Hiriei' buruz hitz egingo du Bilboko Irakasleen Eskolan

Irudia

Leioako hezkuntza komunitatearen aurkezpenaren eta Bilboko Maistren Goi Eskolaren mendeurrenaren ospakizunaren barne dago hitzaldia

Asteazkenean, maiatzak 8, 11:30ean, UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Eskolako Juliana Agirrezabala aretoan (Sarriena auzoa z/g, Leioan), Francesco Tonucci 'Umeen Hiriei' (La Cittá dei Bambini) buruzko hitzaldia emango du. Psikopedagogo, ikertzaile eta ilustratzaile italiarrak 'Umeen Hiria' kontzeptuaren sortzaile da. 1991ean asmatu zen 'Umeen Hiria' kontzeptuak haurrentzako autonomia indartzeko tesia eusten du. Beraz, umeek hirien gobernuan parte hartu ahal dute ideiak eta eskakizunak adieraziz, baita helduen abusuak salatuz ere. Konferentzia Leioako Udalak eta Bilboko Irakasleen Eskolak antolatu dute.

Ekimena 'Herrigune Leioa Hezkuntza-komunitatea' programaren barne dago. Izan ere, aurten, Hezkuntza Hirien Nazioarteko Sarean (Réseau International de Cités de l'Éducation, RICE) sartu da Leioa. RICE sarean dauden hiriek haurra babesteko eta bere garapena bermatzeko konpromisoa hartzen dute, eta, aldi berean, haien artean esperientziak trukatzeko eta gizartea sentsibilizatzeko.

Beste aldetik, aurten Bilboko Maistren Goi Eskolaren mendeurrena ere ospatzen da. Orain dela ehun urte, 1912/13 ikasturtean Solokoetxe eskola martxan jarri zen, nahiz eta ikasketak 1902an abiatu eta 10 urtez behin-behineko egoitzetan egon. Juliana de Arrizabalaga zuzendari zenaren ahalegin eta lanari esker ikastetxe berria sortu zen, eraikin duin eta maistren prestakuntzarako egokia zena.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa

Hasierako eguna: 2013/05/08
Amaiera eguna: 2013/05/08