Breadcrumb

Albisteak eta ekitaldiak

Sinposioa Sinposioa

Hezkuntza Matematikoko ikertzaileek Bilbon egingo dute XVII. sinposioa eta urteko batzarra

140 batzarkidek 43 komunikazio aztertuko dituzte eta bi mintegi egingo dituzte, Geometriaren Didaktikari eta doktorego tesiaren ondoko ikerketari buruzkoak

Ostegunean, irailaren 5ean, goizeko 9:30ean, hasiera emango zaio Bilboko Irakasleen Eskolako "Juliana de Agirrezabalaga" aretoan (Sarriena auzoa, z.g. Leioa) "Sociedad Española de Investigación en Educación Matemática" elkartearen XVII. sinposioari, UPV/EHUko Matematikaren eta Zientzia Esperimentalen Didaktika Sailak antolatua. Sinposioan 140 batzarkide bilduko dira, 43 komunikazio zientifiko aztertuko dituzte eta ikerketako bi mintegitan hartuko dute parte. Ikertzaileen artean egongo dira, besteak beste, Luis Rico, Carmen Batanero, Juan D. Godino, Jordi Deulofeu, Assumpta Estrada eta Tomás Ortega del Rincón, "Sociedad Española de Investigación en Educación Matemática (SEIEM)" elkarteko gaur egungo presidentea. Urteroko batzarra ere Bilbon egingo du SEIEM elkarteak.

Sinposioari hasiera emateko ekitaldian honako hauek hartu dute parte:

  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
  • Javier Alonso Aldama, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate zuzendaria
  • Tomás Ortega del Rincón, "Sociedad Española de Investigación en Educación Matemática (SEIEM)" elkarteko presidentea
  • Gurutze Ezkurdia, Bilboko Irakasleen Eskolako zuzendaria
  • Miren Gurutze Maguregi, Matematikaren eta Zientzia Esperimentalen Didaktika Saileko zuzendaria

Sinposioari irailaren 7an emango zaio amaiera Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo), eta egun horretara arte, SEIEM elkarteko 8 ikertaldeek egingo dituzten bilerez gain, ikerketako bi mintegi hauek osatzen duten programa zientifikoa landuko da: 'Perspectivas de investigación en Didáctica de la Geometría', y 'Continuar investigando tras la tesis doctoral'.  Lehenengo mintegian aztertuko dira ikerketa eremuaren bilakaera eta geometria dinamikoa. Bigarren mintegia, berriz, ikertzaile gazteei planteatzen zaizkien erronkei buruzkoa izango da, eta tesiko lanei jarraipena emateko konpromisoa hartzeagatik nabarmendu direnek izango dute hitza.

'Sociedad Española de Investigación en Educación Matemática (SEIEM)' elkartea 1966. urtean sortu zen, hezkuntza matematikoko ikertzaileak elkarganatu eta antolatzeko xedez. 200 kide baino gehiagok osatzen dute elkartea, eta bere helburuak dira gaurkotasuna duten gaiak aztertzea, informazio zientifikoa trukatzea, eta estatuko nahiz Iberoamerikako ikertaldeen arteko lankidetza sustatzea.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa