Breadcrumb

Albisteak eta ekitaldiak

Hitzaldia Hitzaldia

Izenburua: Ahoskera lantzeko argibideak eta jarduerak. Laguntzarako materiala: teoria eta praktika liburuaren aurkezpena

EUDIA ikerketa-taldeak urriaren 16an, goizeko 11etan, Arriaga auditorioan, Bizkaia aretoan, burutuko den Ahoskera lantzeko argibideak eta jarduerak. Laguntzarako materiala: teoria eta praktika liburuaren aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu. Liburu hori MINECOren ikerketa-proiektu baten emaitza da eta EHUko Euskararen arloko errektoreordetzaren laguntzari esker argitaratu da. Liburu honetan euskara estandarraren intonazioa ikertzen da eta bertan aurkezten den emaitza diziplinarteko talde batek egina da: hizkuntzalariak batzuk eta hizkuntzaren didaktikan adituak besteak, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak, eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika sailetakoak. Diziplina bi uztartzen dira helburu batekin, prosodia nola gauzatzen den jakiteaz gain, prosodia gaitasuna garatzeko beharra ere ikusten dugulako. Gainera, ikerketa-emaitzak aplikagarriak dira irakaskuntzan. Horretarako, maisu-maistrei azentua eta intonazioa irakasteko metodo bat proposatzen zaie hainbat adibide eta ariketa praktiko landuz.

Ekitaldiaren hizlariak:

  • Jon Zarate, Euskararen arloko errektoreordea.
  • Gurutze Ezkurdia, Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako zuzendaria.
  • Gotzon Aurrekoetxea, Iñaki Gaminde eta Asier Romero: EUDIA ikerketa-taldekideak.

Horregatik denagatik eta guretzat zuen parte-hartzea garrantzitsua delakoan, gurekin aurkezpenean parte hartzeko gonbidatzen zaituztegu.

Ondo izan.

EUDIA ikerketa taldea.