Breadcrumb

Albisteak eta ekitaldiak

Jardunaldia Jardunaldia

Nazioarteko adituak kultura ondareari buruzko bigarren bilera zientifikoan batuko dira Bilbon

UPV/EHUk antolatutako jardunaldietan ikerketak eta proiektu berritzaileak aurkeztuko dituzte

Astelehenean, azaroak 4, 15:00etan, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekitaldi Aretoan (María Díaz de Haro , 11. Bilbo) "Kultura ondarearen azterketa, kontserbazio eta zaharberritzeari aplikaturiko zientzia eta berrikuntzari buruzko bigarren bilera zientifikoa" hasiko da. Ostiralera arte, UPV/EHUko antolatutako jardunaldietan, gaur egun estatuan zaharberritzearen arloan garatzen ari diren diziplina desberdinetako ikerketak zabalduko dira.

Astean zehar, zaharberritzea arloko Estatuko eta Irlandako ikertzaile gazteak elkartuko dira ikerketak eta proiektu berritzaile eta zientifikoak aurkezteko. Era berean, Kultura Ondorearen interpretazioa, kontserbazioa eta zaharberritzea hobeto ezagutaraziko diote gizarteari. Horregatik diziplina desberdinak jorratuko dira, adibidez, artearen historia, kimika, biologia, fisika eta negozio-ereduen diseinua.

Bileran Sevilla, Valentzia, Madril eta Irlandatik etorritako ikertzaileak parte hartuko dituzte, baita bertokoak ere. Haien artean, Kilian Laclavetine egongo da. Frantziar hori partaiderik gazteena da eta Sevillako Unibertsitateko Fisika sailean doktorego-tesia egiten ari da mota ezberdinetako ondare kultura aztertuz.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa