Breadcrumb

Albisteak eta ekitaldiak

Hitzaldia Hitzaldia

Goalball kirol inklusiboa ezagutzeko saio informatibo eta praktikoa, Leioan

Ezgaitasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, "ikusi gabe" jokatzeko aukera egongo da Bilboko Irakasleen U.E.ko gimnasioan

Asteartean, azaroak 26, 11:30ean, UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako gimnasioan (Sarriena z/g, Leioan) Goalball kirol inklusiboari buruzko saio informatiboa eta praktikoa egingo da, abenduaren 3an ospatuko den Ezgaitasunaren Nazioarteko Egunaren inguruan. Partaideek "ikusi gabe" jokatu ahalko dute UPV/EHUko Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia Fakultateak eta Gorputz eta Kirol Hezkuntza Sailak antolatutako jardunaldian. Saio hori Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia Fakultateko 4. mailako ikasleek bultzatuko dute, "Jarduera Fisiko Inklusiboa" ikasgai barruan lan proiektuaren modura.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa