Breadcrumb

Albisteak eta ekitaldiak

Jardunaldia Nazionala

Hezkuntza aldatzea, mundu aldakor baterako

Irudia

Hezkuntza, gizarte batentzat, herrialde batentzat, garrantzi eta konplexutasun handieneko apustu estrategikoen artean dago; pertsona eta gizarte mailan eraldatzeko botererik handiena duen indartzat jotzen dugu. Horretarako, inertzia boteretsuak gainditu eta aro berrietara egokitu beharra dauka: behar berriak, pentsatzeko era berriak, gizarte egituraketa eta parametro berriak, egundoko informazioa -eta eskuragarria-, komunikazio-erreminta berriak eta ikasteko modu berriak dituzten aroak.

Duela urte asko definitu eta adostu zuen euskal eskolak norantz jo nahi zuen eta zer helburu bete nahi zituen hobekuntza-prozesuarekin jarraitzeko, eta horrek emaitza onak eman ditu. Orain, ordea, paradigma-aldaketa baten aurrean gaude, eraldatzeko eta egokitzeko beharraren aurrean gaude, eta ezin diogu behar horri bizkarra eman.

Elkarrizketan, gogoeta partekatuan eta akordioan oinarrituta eraiki dugu gure Hezkuntza Sistema eta horren inguruan pibotatu beharko dugu aldaketa.

Gure aurrean, horrenbestez, ondoko erronkak ditugu: eskoletan proiektu berritzaileak sustatzea; jardunbide egokietan eta esperientzia arrakastatsuetan aurrera egitea; inertziak gainditzea eta arriskuak hartzea ezagutza, sorkuntza eta ilusioan oinarrituta; irakasleen profila egokitzea, ahaldunduz eta, ondorioz, prestigioa emanaz irakasleei, hezkuntza eraldatzeko eragile nagusia diren heinean.

Gogoeta partekatuan eta oinarri adostuen sorkuntzan aurrera egiteko asmoz, antolatu dituzte Hezkuntza Sailak eta UPV-EHUko Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolak jardunaldi hauek. Helburua izango da esperientzia berritzaileak abiapuntu izanik hezkuntza aldatzeko palanka berriak identifikatzea.

Norentzat

  • Oro har, hezkuntza komunitatearentzat: zuzendaritza taldeak, hezkuntza zerbitzuetako pertsona teknikoak (berritzeguneak, ikuskaritza zerbitzuak, e.a.), eskola kontseiluak, sindikatuak, familien elkarteak, zuzendarien elkarteak, ikastegi-sareetako koordinatzaileak, …
  • Unibertsitateko komunitatea, bereziki magisteritza eta hezkuntza masterretakoa.

Helburuak

  • Hezkuntza aldatzeko esperientziak aurkeztea protagonista nagusien eskutik.
  • Ikastetxeek sustatutako hezkuntza-berrikuntzaren arloko alderdirik adierazgarrienei buruzko gogoetarako eta eztabaidarako espazioa sortzea.

Lekua

Ingeniaritza Eskola, II eraikina, UPV/EHU, Bilbo

Izena ematea

Web helbidea: Izen-ematea

Harremanetarako