Breadcrumb

Albisteak eta ekitaldiak

I.CITFG GRADU AMAIERAKO LANARI BURUZKOA Gradu Amaierako Lanaren erronkak eta oportunitateak ezagutza gizartean

Nazioarteko adituek hausnartzen dute ikerketa eta ikasleak laneratzea bultzatzen duten proiektuez

Lehenengo argitaratze data: 2014/06/06

Alan Jenkins Oxford Brookes Unibertsitateko irakasle emerituak ireki du "Gradu Amaierako Lanaren erronkak eta aukerak ezagutzaren gizarterako" kongresua, UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Eskolak eta Bartzelonako Unibertsitateak antolatu dutena, maiatzaren 19 eta 20an, Bizkaia Aretoan. Sarrera hitzaldian, Alan Jenkins irakaslea karrera amaierako proiektuaren gainean berriz pentsatzearen alde mintzatu da, ikasleen eta gizartearen beharrak asetzeko.

Hitzaldian, Jenkinsek esan du ikerketan oinarritutako ikaskuntza oso onuragarria dela ikasleentzat. Zentzu horretan, Ameriketako Estatu Batuetan garatutako "beka-konpromisoa" esperientzia aipatu du. Eredu horrek ikerkuntza bultzatzen du komunitateko taldeetan eta taldeekin. Irakasleak, ikerketan oinarritutako ikasketa-planen garapenetan aditua denak, lan-taldea bultzatzeko garrantzia nabarmendu du. Mintzaldia amaitzean, Jenkinsek aitortu du gradu amaierako lan eredua berriz pentsatzeak eragiten duela ebaluatzeko prozeduran estandar baliokideak lortzeko ikerketa guztientzat edo gehienentzat.

Kongresua ireki ondoren, nazioarteko adituek aztertu dituzte Gradu Amaierako Lanaren unibertsitate-politika eta jarraibideak, Europako Goi Mailako Hezkuntza esparruan. Eta, era berean, proiektu horien diseinuaz, estrategiaz, modalitateez eta tutoretzaz partekatu dituzte esperientziak.

Bigarren jardunaldian, irakasleen ikuspuntutik ebaluaketaren gainean eztabaidatzeari ekin diote, baita sortzeko ekimen berriei, lanpostuak sustatzeari eta kalitatezko agentzien ikuspegitik gradu amaierako lanaren akreditazioari buruz ere.

Antolatzen dute: