Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Beken Deialdia

Beken Deialdia.Giza Eskubideen Kontseiluari Buruzko Tailerra. Geneva

Eskaerak aurkezteko uztailaren 31a baino lehen

Lehenengo argitaratze data: 2018/07/13


UNESCO Etxeak sei beka eskaintzen ditu, Euskal Herrian gizarte-eraldaketako balioak lantzen dituzten arlo publiko zein pribatuko arte-hezkuntzako profesionalentzat –bereziki gazteekin lan egiten dutenentzat–.
Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluko 39. bilera-saioen formazio-tailer batean, oso izaera praktikokoan, parte hartuko dute Genevan, 2018ko irailaren 17tik 21era. 
Oraingo hau hezkuntza-eskubidearen edo kultura-eskubideen arloetako tresnei buruz sakondu nahi duten arte-hezitzaileei, kultura-kudeatzaileei eta irakasle-eskolako irakasle eta ikasleei zuzenduta dago.