Eduki publikatzailea

Lehen Hezkuntza eta DBHko etapen arteko lotura aztertuko dira X. Jardunaldi Pedagogikoetan

Ostegunean, Azaroaren 10an, 9:00etan

Bilboko Hezkuntza Fakultatea (Juliana Agirrezabala Aretoa)

Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

X. Jardunaldi Pedagogikoak egingo dira Bilboko Hezkuntza Fakultatean. Edizio horretan Lehen Hezkuntza eta DBH arteko loturak, eta irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak aztertuko dira. Izan ere, ikastetxe publikoetako ikasleek Haur eta Lehen hezkuntzako bidea nahikoa “naturala” egiten duten bitartean, LHtik DBHrako loturan zalantza handiagoak daudela ohartarazi dute behin baino gehiagotan familiek.

Ikastetxe ezberdinen arteko koherentzia metodologikoa, ebaluazio konpetentzialaren elkarrelikatzea, koordinazio espazio edota denborak, elkarrekintza dinamikak, eta abar izango dira hizpide. Hauek izango dira jardunaldien ardatz programatikoak:

  • Etapen arteko loturaren erronka ikastetxeetan.
  • Ebaluazio konpetentzialaren ekarpena etapen arteko harremanean.
  • Koordinazio estruktura berrien aukerak eta baldintzak.
  • Egungo egoerari hurbilpen praktiko partekatua.

Inaugurazioan izango dira:

  • Lucia Torrealday. Eusko Jaurlaritzako Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendaria
  • Iñigo Salaberria. Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza Elkarteen Federazioko presidentea
  • Arantzazu López de la Serna. Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako Graduetako Praktiketako eta Genero Berdintasunerako dekanordea

Egitaraua:

  • 09:15 Jardunaldiaren hasiera
  • 09:45-10:45 Mila Naranjo (Bartzelonako Unibertsitateko Psikopedagogoa) “Irakaskuntza eta ikaskuntza-prozesuen eta gaitasun-izaerako ebaluazio-prozesuen arteko koherentzia””
  • 10:45-11:45 Nerea Permach ((Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika departamentuko kidea) “Koordinazio estrukturak etapen arteko loturaren mesedetan.”
  • 11:45-12:15 Atsedena
  • 12:15-13:45 Ariketa praktikoa
  • 13:45 Itxiera

Informazio gehiago: https://heize.eus/jardunaldi-pedagogikoak/