Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Gizarte Hezkuntzako lehenengo promozioaren XX. Urteurrenaren ospakizuna

Lehenengo argitaratze data: 2018/05/16

Irudia

Orain dela 20 urte, UPV/EHUn Gizarte Hezkuntzako lehenengo promozioa irten zen eskolatik eta pasaden ostiralean XX. urteurrena ospatu zuten irakasleek, ikasleek eta gizarte hezitzaileek. Bilboko Hezkuntza Fakultateko Juliana Aretoan, goizean jardunaldi bat egin zuten non, besteak beste, Jaume Funesek parte hartu zuen. Funes, giza hezitzaileak gaur egungo Gizarte Hezkuntzaz hitz egin zuen.

Ospakizunean, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburu ordezkaria, Lide Amilibia, Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza Saileko zinegotzi ordezkaria Iñigo Pombo eta Bilboko Hezkuntza Fakultateko dekanoa, Gurutze Ezkurdia. Jardunaldian egin ostean, arratsaldean, Bizkaiko Esperientzia Geletan, antolatzaileak dokumental bat aurkeztu zuen. Antzinako Diplomaturaren eta gaur egun Graduren garapen historikoaren parte-hartzaile ezberdinek hartu zuten hitza.