Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Musika Minorreko Ikasleen Soundpainting

Lehenengo argitaratze data: 2017/12/14

Irudia

Musika Minorreko Ikasleek Soundpainting performance batean parte hartu dute Arratiako Kultur Etxean

Abenduaren 11an, Soundpainting performance-a eskaini zen Igorreko kultur etxean. Arratiako Musika Eskola, Bilboko Irakasleen Eskola eta Dima, Lemoa, Igorre, Zeanuri eta Bertsolaritza eskolarekin batera sortutako proiektua da.

Proiektu multidiziplinarra izan da, non musikariek, dantzariek, bertsolariek eta aktoreek parte hartu duten. Oinarria iaz burutu zen proiektu bat, herritarren parte hartzea bultzatzeko. Honetarako herritarrek kontatutako bizitzako istorio labur batzuk grabatu ziren eta aurtengo Soundpainting performance honetan eszenifikatu dira. Soundpainting-a keinu bitartez egiten den hizkuntza bat da, eta sortzen diren

konposizioak estrukturatutako inprobisazio bidez egiten dira.

Emanaldian, Minorreko ikasleez gain, Arratiako eskolako 252 ikasle eta irakaslek,  musika eskolako 11 ikasle eta irakaslek, 3 aktorek, 2 dantzarik eta 5 bertsolarik parte hartu zuten.