Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Gradu Ekitaldia

Bilboko Irakasleen Eskolako diploma banaketa ilusio handiz bizi da

Lehenengo argitaratze data: 2015/11/25

Irudia

Azken promozioan, 372 ikaslek ikasketak bukatu zituzten

 

Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako 2014/15eko promozioaren ikasleek gradua emateko ekitaldia egin zuten. María San Martín, Patricia Gámez y Colette Francoise Hurgo ikasleek gogoratu zituzten Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Gizarte Hezkuntza graduak ikasitako urteak. Azken ikasturte horretan, guztira 372 lagun bukatu zituzten Haur Hezkuntza (128), Lehen Hezkuntza (161) eta Gizarte Hezkuntza (83), ikasketak.


Ekitaldian, Unibertsitatearen partez hauek hartu zuten parte: Jon Zárate, UPV/EHUko Euskararen arloko errektoreordea; Amaia Esquisabel, Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikarako zuzendaria; Gurutze Ezkurdia, Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako zuzendaria; Jon Kortazar idazkari akademikoa; eta Txema Hornilla Praktikatarako zuzendariordea.

Ekitaldian, erretiroa hartu zuten Eskolako irakasleei eta Unibertsitatean 30 urte egin zituztenei omenaldia egin zieten. Jarraian, diploma banaketa egin aurretik, espediente akademiko onenei aintzatespena egin zitzaien: Maria San Martin Frutos Haur Hezkuntzako Gradua; Ziortza Setien Barreras Haur Hezkuntzako Gradua; Patricia Gamez Fernandez Lehen Hezkuntza Gradua; Silvia Francisco Llorente Lehen Hezkuntza Gradua; Colette Francoise Hugo Fuenzalida Gizarte Hezkuntzako Gradua; eta Maider Ibargurengoitia Alberdi Gizarte Hezkuntzako Gradua.

Voccalisse koruak eman zion amaiera ekitaldiari.