Breadcrumb

Eduki publikatzailea

EMAKUME HEZITZAILEEN POSTER ERAKUSKETA

Lehenengo argitaratze data: 2015/02/10

PARTE  HARTU emakume hezitzaileen biografia ezaguna egiten!

Bildutako poster guziak martxoaren 2tik aurrera Bilboko Irakasle Eskolan ikusgai egongo dira

POSTERRAK SORTZEKO

  1. Hezkuntza edo zientziari ekarpena egin dioten emakumeen lan eta memoria aldarrikatu nahian gure Bilboko Unibertsitate Eskolako kide orori luzatzen zaio historian zehar munduko edozein lekutan hezkuntza edo zientzia alorrean aritutako emakume baten biografia txiki bat osatzearen proposamena.
  2. Lana bakarka edo taldeka burutu daiteke, egile edo egile talde bakoitzak biografia bat baino gehiago aurkeztu ahal dituelarik.
  3. Parte hartzeko asmoa duen orok, aukeratutako pertsonaiaren izena (berdintasuna.martxan@gmail.com) helbidera bidaltzea eskatzen da, biografiak errepikatzea ekidin dadin.
  4. Biografiak emakume bakoitzaren bizitzaren laburpen txiki bat, hezkuntzari egindako ekarpen aipagarrienak eta (ahal den neurrian) argazki bat bildu beharko ditu. Fitxategiak orrialde bateko tamaina izan beharko du eta PDF formatuan bidaliko da.
  5. Biografiak otsailaren 24ra arte aurkeztu daitezke (berdintasuna.martxan@gmail.com) helbidera bidaliz, eta Martxoaren 2tik aurrera Unibertsitate Eskolan ikusgai egongo dira.


ANIMA ZAITEZ eta PARTE HARTU!!

Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako Berdintasun Batzordea