Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Ikasleen Albistea

Lehenengo argitaratze data: 2016/03/02

Irudia

Andrea Correa Ronderosek eta Irati Santisteban Matok, Bilboko Irakasleen Eskolako Gizarte Hezkuntzako Graduko ikasleek (UPV/EHU), saria jaso dute Unibertsitateko Irudia ondoen Zabaltzen Lagundu duten Ikasleak saritzeko VI. Deialdian, gizarte eta lege zientzien kategorian, izenburu hau duen proiektuarengatik:
"Genero-indarkeria prebenitu eta erlazio afektibo sexual osasuntsuak sustatzeko proiektua". Proiektu hau Dominikar Errepublikako Las Terrenas herrian egin zuten, Garapenaren Lankidetzaren inguruko Unibertsitate-Praktiken esparruan. Proiektu hau 2015eko urtarriletik ekainera burutu zuten, eta Las Terrenaseko eskola publikora zihoazen 11 eta 15 urteko neskatilekin tailerrak egitea zuen oinarri. Ikasle gehienak gizarte ahultasuneko egoera familiar eta pertsonalean zeuden. Proiektu honen helburu nagusia genero-indarkeria prebenitzea zen, maitasun, harreman-eredu eta emakume eta gizonen ereduei buruzko berdintasunezko balioen bidez. Azpimarratu beharra dago proiektu honek egun oraindik ere abian jarraitzen duela, Ikaskuntza eta Zerbitzu metodologiarekin egindako proposamen baten bitartez. Proposamen hori Gizarte Hezkuntzako Graduko laugarren mailako ikasle batzuek garatu dute; horrek, alde batetik, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta Garapenaren Lankidetzaren arteko loturak sustatu eta estutzen ditu eta, bestetik, Giza Hezitzaileen irudia eta ekintza sozioedukatiboa agerikoagoak egiten ditu.