Info_Informacion-general_Secretaria_Reconocimiento_unibertsitate_bera-actividades_especificas

KULTUR ETA KIROL-EKINTZAK, ELKARTASUNEKO ETA LANKIDETZAKO JARDUERAK ORDEZKARITZAGAITIK KREDITUAK TRANSFERITU ETA ONARTZEA

GRADU IKASKETETAN KREDITUAK TRANSFERITU ETA ONARTZEA

III. Kultur eta kirol ekintzak, elkartasuneko eta lankidetzako jarduerak eta ikasleen ordezkaritza jarduerak egiteagatik kredituen aitortzea eta transferentzia

1. Zein jarduera aitortu daitezke?

UPV/EHUko ikasleek gehienez 6 hautazko kreditu aitortzea eska dezakete honako jardueretan parte hartzeagatik:

  • Kultura-jarduera hezigarriak (ikastaroak, jardunaldiak, kongresuak eta abar).
  • Kirol-jarduerak, Kirol Zerbitzuak egiaztatuak.
  • Ikasleen ordezkaritza-jarduerak (Klaustroa, Fakultateko Batzarra, etab.).
  • Taldeko ordezkari gisa egindako lanak.
  • Elkartasuneko eta lankidetzako jarduerak, instituzionalki ziurtatuak.

Baldintza batzuk bete behar dira:

  • Jarduerak unibertsitateko ikasketak egiten ari den bitartean eginak izan beharko dira.
  • Ikasketa-planeko gehienez 6 kreditu eskatu ahal izango dira.
  • Jarduera bakoitza behin bakarrik aitortu ahal izango da.
  • Ezingo dira Gradu Amaierako Lanari dagozkion kredituak aitortu.
Mota Jarduera Kreditu kopurua Ziurtagiriaren sinatzailea

lkasleen ordezkaritza (mota honetako jarduerengatik, gehienez ere 3 kreditu eskura daitezke ikasturte bakoitzeko)

Gobernu Kontseilua Gizarte Kontseilua Klaustroko Mahaia Unibertsitateko Klaustroa
Kide anitzeko organoetako batzordeak
Unibertsitatez aaindiko oraanoak

1,5 kreditu ikasturte oso bakoitzeko eta jarduera bakoitzeko

ldazkaritza Nagusia

Campuseko Batzarra
lkastegiko Batzarra lkastegiko batzordea Taldearen ordezkaria
Saileko Kontseilua

Kreditu bat ikasturte oso bakoitzeko eta iarduera bakoitzeko

lkastegiko idazkaria edo Saileko idazkaria Campuseko idazkaria

Kirol-ekintzak

11. eranskinaren arabera

(mota honetako jarduerengatik, gehienez ere 3 kreditu eskura daitezke ikasturte bakoitzeko)

Unibertsitateko Kirol Zerbitzua

Kultura-ekintzak (mota honetako jarduerengatik, gehienez ere 3 kreditu eskura daitezke ikasturte bakoitzeko)

lkastaroak, mintegiak, biltzarrak eta abar.

8. artikuluko 4. atalean zehaztutakoaren arabera, eta ikasturte bakoitzean 3 kreditu gehienez ere.

Udako lkastaroak
Errektoreordetzak, unibertsitateko ikastegiak edo sailak

Elkartasuneko edo lankidetzako jarduerak (mota honetako jarduerengatik, gehienez ere 3 kreditu eskura daitezke ikasturte bakoitzeko)

Boluntariotzako edo lankidetzako jarduerak

11. artikuluko 5. atalean zehaztutakoaren arabera, eta 3 kreditu gehienez ere.lkasleen Errektoreordetza edo Gizarte Erantzukizun eta Unibertsitate Hedakuntzako Errektoreordetza


2. Beharrezko dokumentazioa

  • Egindako jardueraren memoria justifikatiboa (zentroaren eredua jarraituz).
  • Partaidetzaren ziurtagiri ofiziala, iraupena, datak eta edukia adierazten dituena (I. eranskinean zehazten da zein organok ematen duen ziurtagiria).
  • Kirol-jardueretan: Kirol Zerbitzuaren ziurtagiria (ikus araudiaren II. eranskina).

Oharrak eta irizpide osagarriak

  • Ikasleen ordezkaritza: Klaustroan, Ikasleen Kontseiluan, Fakultateko edo Campuseko Batzarretan eta bestelako batzordeetan parte hartzea baloratuko da.
  • Aurkeztu beharko da egindako jardueraren memoria justifikatiboa, eta beharrezkoa izango da gutxienez saioen %75ean parte hartu izana (Klaustroaren kasuan %100ean).
  • Taldeko ordezkariak: Memoria zehatz bat aurkeztu beharko dute.
  • Kultura-jarduera hezigarriak: Fakultateak edo sail akademikoek antolatutako jarduerak dira, baita Errektoreordetzek antolatutakoak ere, betiere fakultatearen onespena badute. Jarduera hauek formakuntza izaera izan behar dute (ikastaroak, jardunaldiak, mintegiak, kongresuak, harrera eguna…).
    UPV/EHUn antolatutako jardueretan, 25 ordu = 1 kreditu; beste unibertsitate batzuetan, 50 ordu = 1 kreditu.
  • Kirol-jarduerak: Kirol Zerbitzuaren baliokidetzaren arabera baloratuko dira, eta hark emango du beharrezko ziurtagiria.
  • Boluntariotza eta lankidetza: Gizarte Erantzukizuneko Errektoreordetzak edo Ikasleen Errektoreordetzak kudeatutako edo bermatutako jarduerak dira, eta barne hartzen dituzte, besteak beste, desgaitasuna duten edo ikastetxean lehen aldiz sartzen diren ikasleen laguntza-programak.
    Dedikazioaren 30 ordu bakoitzeko 1 kreditu aitortuko da.

3. Epeak eta izapideak

  • Eskabidea zentroko Idazkaritza akademikoan aurkeztu behar da.
  • Epe orokorra: Ikasturtearen hasiera ofizialetik hilabeteko epea.

Graduan jarduera espezifikoengatik kredituak amortizatzeko eskaera  (pdf, 383,44 Kb) 
Ikasleen ordezkaritzari buruzko ziurtagiriaren eskaria  (pdf, 82,01 Kb) 

4. Ebazpena eta errekurtsoak

  • Idazkaritza Akademikoak gehienez 3 hilabeteko epean ebatziko du eskaria.
  • Isiltasun administratiboa gertatuz gero, eskaria ezetsitzat joko da.
  • Ebazpenaren aurka, errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango da Errektoretzan, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.

5. Espedientean txertatzea

  • Kultura-, kirol-, ordezkaritza-, elkartasun- eta lankidetza-jarduerengatik aitortutako kredituak espediente akademikoan hautazko kreditu gisa sartuko dira.
  • Dagokion tasen ordainketa egin beharko da.

Azpimarratu behar da mentzio espezifikoa (minor) lortu nahi duten ikasleek hura osatzen duten irakasgai guztiak egin beharko dituztela; horrek Graduko hautazko kreditu guztiak osatzea dakar. Hala ere, aitortutako kredituak baliagarriak izan daitezke, gainditutako kredituen kopuru osoa handitzen dutelako; irizpide hori kontuan hartzen da, besteak beste, Gradu Amaierako Lana (GrAL) esleitzerakoan eta mugikortasun-plazak banatzerakoan.

ARAUDIA

Aitorpenak, baliozkotzeak eta homologazioei buruzko araudia (pdf, 268 Kb)