Info_Dekanotza-taldea-argazkia

Dekanotza taldea

UPV/EHUko estatutuek, fakultate mailan, organo bildu eta pertsonabakarrekoak ezartzen dituzte. Bilboko Hezkuntza Fakultatea Dekanoak zuzentzen du, bai administrazio zein akademi ikuspuntutik ikastegiko arduradun gorena izanik, eta ikastegiko idazkariak eta zenbait dekanordek osaturiko gobernu-taldea izendatzen du. Bere agintaldia lau urtetarako da.

Dekanotza taldea

Info_Dekanotza-taldea-2025

Dekanoa

José Ramón Díez López

 

José Ramón Díez López
bhf.dekanoa@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 7510

Zereginak:

  • Dekanotza taldearen burua.
  • Zentrorako Eragiketa Plan Estrategikoak sustatu.
  • Fakultateko ikerketa-ildo nagusiak babestu eta sustatu.
  • Ikasleen erakartze eta harrera programak koordinatu.
  • Fakultatearen ordezkaria ekitaldi instituzionaletan eta sozialetan.
  • Beste erakundeekin harremanak sustatu.
  • Hitzarmenak sustatzea eta ekitaldiak antolatzea ikasleen, zentroko langileen, entitateen eta gizarte-agenteen artean.

Idazkari Akademikoa

Ainara Romero Andonegi
Ainara Romero Andonegi
bhf.akademia-idazkaria@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 4640

Zereginak:

  • Fakultateko Batzarrean, Batzorde Iraunkorrean eta idazkari funtzioa duen batzordeetan bileretako aktak idatzi eta zaindu.
  • Fakultateko kide anitzetako organoen ekintza eta erabakien fede eman.
  • Zentroko dokumentu ofizialetan jasota dauden erabakien ziurtagiriak egin.
  • Ikastegiko Batzarrak eta Batzorde Iraunkorrak hartutako erabakien berri eman Unibertsitateko gobernu organoei.
  • Komunikazioa: sare sozialak kudeatu.

Antolamendu Akademikoko Dekanordea

Jon Anasagasti Aguirre
Jon Anasagasti Aguirre
bhf.akademia-antolakuntza@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 4592


Zereginak:

  • Fakultatearen irakaskuntza eskaintzaren plangintza.
  • Egutegi eta ordutegien (ikasgaiak, azterketak, etab.) plangintza.
  • Ikasgelen eta dozentziarako beste espazioen kudeaketa.
  • Irakaslegoarentzako bestelako gestio administratiboak.
  • Arreta jartzea ikasketetarako beharrezko egokitzapenei.

Gradu Amaierako Lanen eta Graduak eta Graduondokoak Koordinatzeko Dekanordea

Nahia Idoiaga Mondragon
Nahia Idoiaga Mondragon
bhf.titulazioiak.dekanordea@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 7506

Zereginak:

  • Haur, Lehen eta Gizarte Hezkuntzako graduak koordinatu, gradu eta moduluko koordinatzaileekin elkarlanean.
  • Fakultateko graduondokoen eskaintza bultzatu eta sostengatu.
  • Gradu Amaierako Lanen inguruko prozesuen koordinazioa GRAL batzordearekin batera.
  • Fakultateko berrikuntza programa eta proiektuak koordinatu, eta beste batzuk sustatu.
  • Fakultatean antolatzen diren formakuntza, hitzaldi eta bestelako hezkuntza ekitaldiak kudeatu.
  • Etengabeko prestakuntza-programak sustatu eta ezagutzaren transferentzia bideratu.

Nazioarteko Harremanetarako Dekanordea

María del Mar Boillos Pereira
María del Mar Boillos Pereira
bhf.internazionala@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 4626

Zereginak:

  • Nazioarteko unibertsitate eta erakundeekin lankidetza-akordioak sustatu eta kudeatu.
  • Nazioartekotze-batzordea koordinatu.
  • Ikasleen nazioarteko aintzatespenerako prozesuak kudeatu.
  • Fakultatera etortzen diren nazioarteko ikasle, irakasleak eta TEKAZELak artatu, koordinatu eta orientatu.
  • Nazioarteko mugikortasun-programetako administrazio-kudeaketak eta akordio akademikoak berrikusi eta aliantza berriak sortu.
  • BHFko irakasle-ikertzaileen eta TEKAZELen truke akademikoak eta mugikortasuna koordinatu eta babestu.
  • Fakultateko mugikortasun politikak bultzatu.

Mugikortasuneko eta Garapenerako Lankidetzako Dekanordea

Amaia Eiguren Munitis
Amaia Eiguren Munitis
magisterio-bi.internacional@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 7503

Zereginak:

  • BHFko ikasleen mugikortasun-programak koordinatu.
  • Ikasleen atzerriko esperientziak optimizatzeko estrategiak garatu.
  • Garapenerako lankidetza-programak sustatu eta kudeatu.
  • Unibertsitateko nazioarteko lankidetzan parte hartzea indartu.
  • Nazioartekotze-batzordea koordinatu Nazioarteko Harremanetarako Dekanordearekin batera.

Kalitate, Ekintza Ekosozial eta Ikerketako Dekanordea

Unai Ortega Lasuen
Unai Ortega Lasuen
bhf.kalitatea.dekanordea@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 7504

Zereginak:

  • Fakultateko funtzionamenduan ikuspegi ekosoziala bermatu.
  • Plan estrategikoa, kudeaketa-plana eta urteko kudeaketa-txostena prestatzeko lanak koordinatu.
  • Graduen jarraipen-txostenak prestatzeko lanak koordinatu, eta ikasketa-planen aldaketak kudeatu.
  • Fakultatearen kudeaketan kalitate-irizpideak sustatu.
  • Graduen akreditazioaren eta Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemaren berriztapen prozesuak koordinatu.
  • Ikerketa-programak eta proiektu aplikatuak bultzatu, kalitate-irizpideak zainduz.

Praktiketako eta Euskara Dekanordea

Idoia Legorburu Fernández
Idoia Legorburu Fernández
bhf.practicum-lh-hh@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 4666

Zereginak:

  • Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduetako praktikak koordinatzea, antolatzea eta kudeatu.
  • Ikastetxeen eta ikasleen arteko harremanak kudeatu.
  • Practicuma hobetzeko parte hartzeko bideak optimizatu.
  • Hezkuntza-berrikuntzan eta irakaskuntza-funtzioan konpromisoaren balioak eta lanbide-kultura sustatu.
  • Ikasleen jarraipen pertsonalizatua sustatu praktiketako esperientzian.
  • LH eta HHko Praktiken Batzordea koordinatu, etengabeko komunikazio sistemaren alde eginez.
  • Euskara Batzordearekin batera euskararen sustapena eta normalizazioa bultzatu fakultateko jarduera akademiko eta instituzional guztietan.

Gizarte Hezkuntzako Praktiketako eta Transferentziarako Dekanordea

Maria Dosil Santamaria
Maria Dosil Santamaria
bhf.practicum-gh@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 4626

Zereginak:

  • Unibertsitateko eta lanbide-munduko prestakuntza guneak eta praktikak (gizarte eta hezkuntza eremutik) bultzatu eta koordinatu.
  • Ikasleei laguntza eman praktika zentroan dauden bitartean, bai eta gizarte eta hezkuntza erakundeei ere.
  • Irakasleen eta gizarte eta hezkuntza erakundeen arteko eta kanpo komunikazioa sustatu.
  • Gizarte Hezkuntzako Praktiken Batzordea koordinatu, etengabeko komunikazio sistemaren bultzatuz.
  • Gizarte Hezkuntzako ikasleen praktikekin lotutako dokumentazioaren jarraipena eta dagozkion eguneraketak egin.
  • Trantsizio beken kudeaketa koordinatu.
  • Jendartearen eta hezkuntzaren arteko ikerketaren transferentzia bultzatu.

Ikasleen eta Zaintza Ekofeministarako Dekanordea

Estibaliz Gutierrez Ajamil
Estibaliz Gutierrez Ajamil
bhf.ikasleak@ehu.eus
bhf.berdintasuna@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 XXXX

Zereginak:

  • Fakultate kideen zaintza eta ongizate politikak sustatu Fakultatean.
  • Entzute sarea fakultatean sustatu eta kudeatu.
  • Unibertsitate-komunitatean zaintza-kulturaren sustapena bultzatu.
  • Ikuspegi ekofeminista Fakultateko politiketan eta ekimenetan txertatu, komunitatearen ekodependentzia, zaintza-kultura eta kolektibotasuna indartuz.
  • Ikasleekiko eta Ikasle kontseiluarekiko harremanak kudeatu.
  • Ikasleen ikaskuntza-prozesuan lagundu eta fakultateko bizitzan parte-hartzea sustatu.
  • Aniztasun funtzionala, testuinguru sozioekonomiko anitzak eta bestelako behar espezifikoak dituzten ikasleak kontuan hartu, haien autonomia eta inklusioa indartzeko.
  • Fakultateko komunitatearen parte-hartzea dinamizatzeko ekimenak sustatu.

Administrazio Burua

María Jose Lomas López
María Jose Lomas López
bhf.administrazio.burua@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 7505

Zereginak:

  • Teknikariak eta Kudeaketako eta Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen (TEKAZEL) burua izan.
  • Ikastegiaren administrazio-baliabideak, errekurtso ekonomikoak eta ondasuna kudeatu.
  • Instalazioen mantentze-lanak gainbegiratu, Fakultateko jardueren funtzionamendua normala izan dadin.
  • Campuseko errektoreordetzarekin batera eraikinaren segurtasuna mantentzen lagundu.
  • Fakultatearen webguneko edukiak modu aktiboan mantentzen eta kanpoko irudi ona lortzen lagundu.