Ebaluazio jarraituari uko egitea
Etengabeko ebaluazio sistemari uko egitea (8.3 art.)
- Etengabeko ebaluazio sistemari uko egiteko, ikasleak etengabeko ebaluazio sistemari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, 9 asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.
- Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da.
- Etengabeko ebaluazio sistemari uko egiten dion ikasleak azken ebaluazioko sistemaren bidez ebaluatzeko eskubidea izango du.
Ebaluazio jarraituko sistemaren kasuan, sistema horri uko egiten ez dioten ikasleek, sisteman duten parte-hartze maila edozein dela ere, eta finkatutako epeetan deialdiari uko egiten ez diotenek, irakasgaiaren irakaskuntza-gidan jasotako irizpideen eta haztapenen araberako kalifikazioa jasoko dute.