FAQ_Practicum_GH_Jarraipena

JARRAIPENA

Nor arduratzen da fakultatean zure praktiken jarraipena egiteaz?

Esleitutako irakasleak/tutoreak gainbegiratu eta orientatu behar du praktiken garapena

Zertan lagun zaitzake Fakultateko tutoreak?

Mintegiak izango dira gakoa, baina, horrez gain:

 -Praktiken plana pertsonalki azalduz.

- Egiten dituzun zereginen jarraipena eginez, Fakultatean jasotako prestakuntzara egokitzen direla ikusiz

- Praktikak egiten dituzun ikastetxean sor daitekeen edozein arazotan bitartekari-lanak eginez

Praktiketan egon aurretik, bitartean edo ondoren gorabeheraren bat badut, zer egin behar dut?.

Jakinarazi esleitu zaizun irakasle-tutoreari. Nolanahi ere, Fakultateko Practicum webgunean "egiaztatu gorabehera Practicumen" inprimakia duzu, bete eta idazkaritzan entregatu dezakezuna