Cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Info_HITZ-zentroa

HITZ zentroa (Ixa taldea)

URL (web)

Ikerketaren helburua

HUMANITATE DIGITALAK eta HEZKUNTZA

Hizkuntza-datu digitalak (idatzizkoak, ahozkoak eta multimodalak) egoki kudeatzeko laguntza ematea da gure helburua bai Humanitate, Zientzia Sozial eta bestelako ikertzaileentzat, bai hezkuntzan ari diren irakasleentzat eta hezitzaileentzat.  Horretarako, diziplinarteko hainbat ikerketa-proiektutan parte-hartuko dugu elkarlanean hizkuntza-datuak eskainiz edo mantenduz eta hizkuntza prozesatzeko tresnak sortuz edo egokituz. Horrez gain, lankidetza horietako proiekturik esanguratsuenak nola egin diren erakutsiko dugu, lortutako jakintza zabaltzeko.

Bide hori Euskal Herriko gainerako lagunekin egin nahi dugu CLARIN-K eta Ixa Taldean lorturiko jakintza zabalduz. Batez ere euskararentzat garatuko ditugu hizkuntza-datu digitalak eta tresnak, baina beste hizkuntzak ere landuko ditugu: ingelesa, frantsesa eta gaztelania, besteak beste.

Hezkuntzarekin lotuta dagoen proiektu aktiboa

Compress-eus tresna sortu dugu testuak laburtzen laguntzeko on-line zerbitzua. Estrakziozko (azpimarratu) eta abstrakziozko (editatu) laburpenak egiten laguntzen du.

Testuliburuak, ipuinak eta testuan aztertzeko tresnak garatzen ari gara, testuen kalitatea ikasleentzat aberasgarria den jakiteko.

Lerrorekin lotuta dagoen taldea

Educación y desarrollo de la persona: Primera infancia: [0 – 6] años.

Educación y desarrollo de la persona: Segunda infancia y adolescencia: [6 – 18] años.

Educación y desarrollo de la persona: Juventud y etapa adulta: [18 años en adelante].

Recursos y materiales en Educación: TICs.

Recursos y materiales en Educación: Tecnologías emergentes.

IP-ren izen-abizenak

Mikel Iruskieta (Bilboko Hezkuntza Fakultatea, mikel.iruskieta@ehu.eus)

Taldekideak eta Sailak

Unai Atutxa (Hizkuntza eta Literaturaren didaktika)
Nora Aranbarri (Hizkuntza eta Literaturaren didaktika)
Ruben Urizar (Hizkuntza eta Literaturaren didaktika)
LSI saileko hainbat lagun ere bai (ikusi webgunean pertsona guztiak)