Info_Informacion-academica_TFG

GRADU AMAIERAKO LANA

Irudia
  • GIZARTE HEZKUNTZAKO GRADUA
  • HAUR HEZKUNTZAKO GRADUA
  • LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA

FAQ_TFG

OHIKO GALDERAK

GRALa amaituta daukat eta zuzendariak defendatzeko prest dagoela esan dit. Matrikula dezaket GRALa eta ordaindu dagozkion kredituak?

Kreditu horiek matrikulatzeko, Graduko beste asignatura guztiak gaindituta izan behar dituzu, eta horrela agertu behar da zure espedientean.

Kreditoak etxetik matrikulatu eta ordaindu ditzaket?

Bai eta idazkaritza ondoko ordenagailu gelan ere matrikula egiteko aukera izango duzu.
Ezin baduzu ordainketa on line egin, joan Idazkaritzara eta kreditu txartela badakarzu, bertan egin ahal izango duzu ordainketa. Bestela bankuan ordaintzeko beharrezkoa den abonarea emango dizute.

GRALa matrikulatuta izatea nahikoa da defentsa egiteko deitua izateko?

Ez, GRALa matrikulatu eta kredituak ordaindu ondoren, defentsa eskatu beharko duzu GAURren, ?adjudikazioak? atalean. Gainera lana igo beharko duzu ADDIra. Lana edozein momentutan igo daiteke, eskolako e-postan ADDIren mezua jaso ondoren.
Hiru pauso hauek, matrikula egiteko epemuga pasatu baino lehen egin beharko dituzu.

Maiatzean egin nuen azterketa eta ikasgai baten notaren zain nago, badakit gaindituko dudala baina akta oraindik ez da itxi eta nire espedientean ez da gaindituta agertzen. Egin dezaket matrikula eta uztailean defendatu?

Ez, matrikula egiteko orduan, espedientean ikasgai bakarra ager daiteke gainditu gabe: GRAL. Matrikula epea bukatu orduko, espedientean notaren bat falta bada, irailean defendatu beharko duzu eta orduan matrikulatu.

Zuzendariak zer egin behar du? Zuzendariaren txostena ikasleak igo beharko du?

Ez, hori zuzendariaren ardura da. Zuzendariak txostena bete ondoren (eredua dute webgune honetan), pdf formatoan igo beharko du GAURera.

Gainera ADDIn ere, baimena eman beharko du lana defendatua izan dadin. ADDIk irakasleari bidaliko dion mezuan agertzen den linkean klikatuz eman ahal izango du baimena.

Nola igoko dut lana? Zein formatotan?

ADDIra lana nola igo dokumentua eskegita dago webgune honetan eta eman beharreko pauso guztiak hor azaltzen dira. ADDIk nahi beste fitxategi igoteko aukera ematen du eta zuen kasuan bat lana bera izango litzateke, eta eranskinik balego, beste fitxategi batean edo batzuetan igoko lirateke. 500mb igoteko aukera dago.

Azalean zuzendariak eta ikasleak sinatu behar dute?

Ez, zuzendariaren oniritzia eta egilearen oniritzia sinatzeko atalak azaletik kendu ditzakezue. ADDIren bidez ematen dira oniritzi hauek.

Lana ADDIra igotzeaz gain, Idazkaritzan paperezko hiru kopia utzi beharko ditut?

Ez, lana ADDIra igotzearekin nahiko. Paperezko kopiak ez dira eman beharko.

Lanaren luzeera 25 orrialdeko izan behar da, azala barne?

Ez, azala 0 orrialdea izango da baina aurkibidea eta bibliografia 25 orri horien barne egongo dira.

Lanaren izenburua aldatu dut. Nire zuzendaria jakinaren gainean dago. Beste inori esan behar diot?

Ez baina gogoratu ADDIn GAURen zegoen esleipen garaiko titulua agertuko dela eta zeuk jarri beharko duzula izenburu zuzena. GAURen zuzendariak izango du izenburua aldatzeko aukera, txostena igotzen duen unean.

Nola jakingo dut defentsaren eguna eta ordua?

Ikasle.ehu.es helbidearen bidez jakinaraziko zaizue, beraz, erabilgarri eduki unibertsitateko posta!!!

Zer da ADDI?

EHUren artxibo digitala da. Bi erabilera ditu, bata barnekoa, geuk hasieran erabiliko duguna, eta bestea publikoa. Barnekoak eskuragarri jartzen du igotako lana, zuzendari eta epaimahaikideetzat. Behin defentsan eginda, 8 tik gorako nota lortu duten lanak ADDI irekira pasatuko dira eta munduko edozein bazterretatik kontsultatu ahal izango da. Hau ikaslearen aurkezpen txartel garrantzitsua da, hainbat hautaketa prozesutan, lana,  bekak zein dirulaguntza instituzionalak emateko, halako artxiboak kontsultatzen baitira.

Eta ez badut nire lana ADDI publikoan jarri nahi?

Nota zein den dakizunean, eskaera egin dezakezu eta ez da zure lana ADDI publikoan jarriko. Nahi izanez gero, Creative Commons lizentzia edo Copyright jarri ahal izango diozu lanaren erabilera nolakoa izatea nahi duzun mugatzeko (ikusi http://es.creativecommons.org).

Beste grado edo master bat egin nahi dut. Noiz eska dezaket Irakasle eskolako gradoaren titulua?

GRALa defendatu eta hiru egun pasatuta, errebisiorako data ezarriko da. Epaimahaikideak bildu egingo dira, errekalamazioen gainean erabakia hartu, notak espedientera igo eta aktak ixteko. Aktak itxi ondoren, titulua eskatu ahal izango duzue.