Info_Informacion-general_Secretaria_Adelanto

Deialdia aurreratzea

  1. Karrera amaierako aparteko azterketa egiteko eskaria egin ahal izango dute ikasketak amaitzeko gehienez ere 30 kreditu falta dutenek. Ezin izango da aurreratu lehenengo matrikulako krediturik.
  2. Ez zaio aurreko paragrafoan zehaztutakoa ezarriko Gradu Amaierako Lanari (edo plan zaharreko Karrera Amaierako Proiektuari) matrikularako eta defentsarako arau bereziak dituelako, eta, era berean, lan hori ez da kontuan hartuko ikasketak amaitzeko ikasleari falta zaizkion kredituak zenbatzean.
  3. Azterketa hori matrikularen arabera irakasgai, talde eta deialdiaren ardura daukan irakasleek egingo dute.

Deialdia aurreratzeko arautegiari buruzko erabakia Bilboko Hezkuntza Fakultatean (pdf, 89 KB)