Info_Informacion-general_Secretaria_Traslado-exp

LEKU ALDAKETA

Beste titulazio edo beste unibertsitatetik datozen ikasleek espedientea lekuz aldatzeko eskaria eduki beharko dute, Fakultateko idazkaritzan idatzia aurkezturik.

ESKARIAREKIN AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTUAK

Matrikulatu nahi duzun ikastetxearen idazkaritzan aurkeztu behar da:

  • Zuzendariari eskaria (behar bezala betetako inprimaki ofizialean).
  • UBI/HSAOL eta/edo Sarrera-Probetako kalifikazioak (Hauta-proba)
  • N.A.N.aren fotokopia.
  • Unibertsitate-ikasketen akademi ziurtagiri pertsonala, kalifikazioak eta deialdi-kopurua adieraziz. (UPV/EHUko ikasleek ez dute aurkeztu behar ziurtagiri hau

LEKUALDATZEAK ONARTZEKO BALDINTZAK ETA IRIZPIDEAK

Lekualdatzeak onartzeko baldintza orokorrak:

- lehen maila gaindituta izatea

- UPV/EHUko iraute arauak betetzea

- Plazak izatea. Maila bakoitzean eskuragarriak izango diren plazak gehienez maila horretan “numerus clausus” kopurua bete arte geratzen direnak dira. Gutxiago izan daitezke beste bideetatik sartu daitezkeen ikasleak kontuan hartuta (pasarela, ikasketak ber-hartzea…).

A) 2-3 mailetan leku-aldatzeak.

IRIZPIDEAK. Eskaerei lehentasuna irizpide hauen arabera emango zaie, ordenean:

  1. BHFko Lehen Hezkuntzako ikasleak (hirueledena-euskarazko lerroa lekualdatzeak)
  2. UPV/EHUko Gradu bereko ikasleak
  3. BHFko ikasleak (Gradu desberdinen arteko lekualdatzeak)
  4. UPV/EHUko Hezkuntza Graduetako ikasleak
  5. Beste unibertsitate batekoa, baina hasitako eta eskatutako Gradua berbera izatea
  6. Hezkuntza Graduetako ikasleak
  7. Batezbesteko nota

B) 4. maila. UPV/EHUko Hezkuntza titulazioak dituzten Fakultateen arteko akordioa

BALDINTZAK:

- Soilik onartuko dira UPV/EHUko Gasteizko Hezkuntza eta Kirolaren Fakultatetik eta Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatetik datozen ikasleen eskaerak

- Atzerri Hizkuntzaren minorra edo Musika Minorra egiteko eskaerak izango dira

- Bilboko Hezkuntza Fakultateak (BHF) ikasle hauentzako plaza kopuru mugatua eskeiniko du. Plaza kopurua Fakultate bakoitzari eskeiniko zaio eta guztira, Fakultate horrek BHFko Lehen Hezkuntzako ikasleei bertako minor profesionalizantean eskeintzen dien plaza kopuruaren kopuru berbera izango da.

      - 1-3 mailetako irakasgai guztiak gaindituta izatea

IRIZPIDEAK. Eskaerei lehentasuna irizpide honen arabera emango zaie:

  1. batezbesteko nota

C) 4. maila. BHF barneko aldaketak

BALDINTZAK: BHFko Lehen Hezkuntzako talde hirueleduneko ikaslea izatea eta 1-3 mailetako irakasgai guztiak gaindituta izatea

IRIZPIDEAK. Eskaerei lehentasuna irizpide honen arabera emango zaie:

  1. batezbesteko nota

Info-2021-22an-Gasteizen-edo-Donostian-minor-profesionalizanteak-egiteko-aukera

2023/24an Gasteizen edo Donostian minor profesionalizanteak egiteko aukera

Bilboko Hezkuntza Fakultatearen (BHF), Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatearen (GHKF) eta Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearen (HEFA) artean akordioa dago 4. kurtsoa beste zentroan egin nahi duten ikasleentzat.  2023/24an 7 plaza izango dira GHKFko Heziketa fisikoa minor profesionalizatzailean eta 3 HEFAko Hezkuntza berezia minor profesionalizatzailean.

 

Nola egin eskaria?

Lekualdatzea eskatu behar da helmuga-Fakultatean (Gasteizko GHKFn edo Donostiako HEFAn) lekualdatzeak eskatzeko epean. Bertatik erantzungo zaizue minor horretan plazaren bat duzuen edo ez. 1-3 mailetako ikasgai guztiak gaindituta izan behar dituzue eskaria bideratzeko, eta plazen esleipena espedientearen arabera izango da.