Breadcrumb

Info_Tramites_SOLICITUD-ESTUDIOS-INGLESES-A-EDUCACIÓN-PRIMARIA

INGELES IKASKETETAKO GRADUTIK LEHEN HEZKUNTZA GRADURA SARTZEKO ESKAERA

INGELES IKASKETETAKO GRADUTIK LEHEN HEZKUNTZA (EUSKARAZ ETA HIRUELEDUNA) GRADURA (ATZERRIKO HIZKUNTZAKO AIPAMENA) SARTZEKO AKORDIOA

1. Balorazio irizpideak eta beste informazio batzuk:

Gradu bakoitzean guztira 5 plaza eskaintzen dira bide honetatik.

Sartzeko baldintza dagokion graduko titulua izatea da.

Lehen Hezkuntzako (euskaraz eta hirueleduna) graduan sartzeko, B2 hizkuntza eskakizuna eduki beharko da.

2. Sartzeko baldintza betetzen duten pertsonen eskaerak ordenatzeko balorazio irizpideak honako hauek dira: (a) haien prestakuntza sarbide berriaren diseinura egokitzea, (b) espediente akademikoaren batez besteko nota. Bi irizpide horiek kontuan hartuta, zenbait alderdi lehenetsiz ordenatuko dira eskabideak:

  • Lehenik eta behin, UPV/EHUko tituludunak, sarrera berriarekin bat etorriko den aurretiko prestakuntza aurkezteagatik.
  • Espediente akademikoaren araberako ordena ezarriko da.
  • Berdinketa badago, lortutako puntuazioan ohorezko matrikulen kopurua hartuko da kontuan, eta berdinketak jarraitzen badu, hurrenez hurren bikain eta oso ongien kopurua.

3. Honako hau izango da izena emateko epea: uztaileko lehenengo astea.  

4. Izen emateen ordenazioa eta matrikula egiteko hitzordua uztaileko bigarren astean egingo dira.

Zentro bakoitzaren taula ofizialean eta webgunean argitaratuko da:

https://www.ehu.eus/eu/web/letren-fakultatea/

https://www.ehu.eus/eu/web/bilboko-hezkuntza-fakultatea/home

Matrikula iraileko lehenengo hamabostaldian egingo da.

Matrikula horretarako egongo den epean egingo ez duenak eskubide hori galduko du.

5. Matrikula epea amaituta plaza hutsak geratzen badira, itxaron zerrendako pertsonei deituko zaie, matrikula egiteko bigarren eperako.

             

 

[1] Zenbaki hori Irakasleen eta Ikertzaileen Plantillako Zuzendaritzak pasabide bakoitzerako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.

LETREN FAKULTATEKO BATZARRAREN ONARPEN DATA: 2021eko MAIATZAREN 31

BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEKO BATZARRAREN ONARPEN DATA: 2021eko MAIATZAREN 14a