Unibertsitateko tituluaren kopia eskatzea
Unibertsitateko tituluaren kopia eskatzea.
Tituluen kopiak kasu hauetan egingo dira:
- Tituluaren edukiari eragiten dion balizko edozein aldaketa izaten bada (izen-abizenak aldatzea, tituludunaren herritartasuna aldatzea, etab.)
- Galdu, birrindu edo hondatzen bada.
Eskabidea norberak bakarrik egin ahal izango du, edo bestela, eskatzailearen NANaren fotokopia eta behar bezala sinatutako baimena aurkeztu beharko duen ordezkariak.
Eskabidea egiteko prozedura.
a) Galtzen bada:
Fakultatearekin harremanetan jarri idazkaritzako e-mail honen bitartez bhf.idazkaritza@ehu.eus edo 946017511 telefonora deituz edo idazkaritzako telefono hauetara deituz 946017512 -7513 -7514
Kasu horretan jarraitu beharreko prozedura hau izango da:
- EAOean argitaratzea (iragarkiaren kostua 100€ ingurukoa da). Iragarkia argitaratzen den unetik tituluaren kopia eskatu ahal izan arte, 30 lanegun igaro beharko dira.
- Epea amaitu eta gero, tituluaren kopia eskatu beharko da idazkaritzan (tasa honen kostua 94€ inguru da) eta jasotzeko 4 eta 6 hilabete artean beharko dira.
b) Hondatzen bada
Hondatutako titulu originaletik geratzen dena ekarri eta idazkaritzan aurkeztu. Tasa honen kostua 94€ ingurukoa da.
Titulu bat galtzea, birrintzea, hondatzea edo akats materiala izatea Unibertsitateari egotzi badaiteke, Unibertsitateak tituluaren bikoizketa prozedura ofizioz hasiko du, norberak ezer ordaindu gabe.