Información - RRE: Cooperación Educativa - Practicas en Empresa - Información General

Informazio Orokorra

Enpresarekiko Harremanetarako Idazkaritza
Bilboko Ingeniaritza Eskola, I eraikina (1. solairua - P1E2)
Ingeniero Torres Quevedo plaza, 1.
PK:48013 Bilbo

Telefono-zenbakiak: 946014446, 946014940, 946014931, 946014016
Helbide elektronikoa: empresa.eib@ehu.eus
Ordutegia:  Goizetan 9:00 - 13:00 (astelehenetik ostiralera)

           Arratsaldeetan 15:00-16:30 (astearte eta ostegunak)

1. DATAK

Hezkuntzarako Lankidetza Programan parte hartzeko bidea zabalik dago ikasturte akademiko osoan zehar, praktikak hasteko datak hil bakoitzaren 1 eta 15a dira edo, hala balegokio, hauen osteko lehenengo lanegunean eta hitzarmen bakoitzaren gehieneko indarraldia unean uneko ikasturteko abuztuaren 31ra artekoa izanik.

Hitzarmena tramitatzeko lau lanegun behar dira gutxienez.

 

2. IRAUPENA

Graduko ikasleak: Praktikek gehienez 1.500 ordu iraungo dute, baina ikasturte bakar batean 1.000 ordu egin ahal izango dira gehienez.

Masterreko ikasleak: Praktikek gehienez 2.000 ordu iraungo dute, baina ikasturte bakar batean 1.000 ordu egin ahal izango dira gehienez.

Enpresetan egindako praktikak egiteagatik kredituak aitortzen dituen titulazioetako ikasleen kasuan, lehenengo hitzarmenean enpresan egin beharreko ordu kopurua, zein bere espediente akademikoarekin bat etorrita aitortu beharreko kreditu kopuruaren baliokidea izango da. Honek ez du esan nahi beste hitzarmen berri bat egin daitekeenik eta praktikak luzatu enpresa edo erakunde berean, aurreko ataletan ezarritako gehieneko iraupena gainditu gabe.

Ikasketen bukaerak praktikena ere ekarriko du ezinbestean. Ikasketak amaitutakoan ikasleak aurretik baimenduta eta hasita eduki dituen praktikak baino ezin izango ditu bukatu (betiere, dagokion nahitaezko aseguruen babespean badago), eta praktikok ez dira luzatuko sinatutako hitzarmenaren eta titulu eskaeraren epea amaitzen denetik aurrera.

 

3. ORDUAK EGUNEKO

Praktikak hezkuntzaren osagarriak dira, baina ez dute oztopo izan behar curriculumeko hezkuntza akademikoaren prozesuan. Horregatik, gomendagarria da enpresan 4-5 ordu egitea (pdf, 179 Kb) eguneko. Hala ere, eskola ordu gutxi duten ikasleen kasuan edo udako hiletan, malgutasun handiagoa egon daiteke praktiketan egon beharreko ordu kopurua handitzeko.

 

4. ALDAKETAK

Ikasleek espedientean jasotako aldaketen ondorioz, aldatu nahiko balitz praktiketan egin beharreko ordu kopurua, honako hauek lirateke horretarako epeak:

Portugaleteko masterrak eta BIEko gradu guztiak:

Otsailaren 12tik 15era (biok barne)

Ekainaren 24tik aurrera, eskolalditik kanpo egin beharreko praktiketarako.

Masterrak:

Otsailaren 21tik 23ra (biak barne, Telekomunikazio eta Industria Ingeniaritza masterrak)

Martxoaren 13tik 15era (biak barne, gainerako masterrak)

Maiatzaren 13tik 15era (biak barne)

Ekainaren 12tik 14ra (biak barne, gainerako masterrak)

Ekainaren 24tik aurrera, eskolalditik kanpo egin beharreko praktiketarako.

 

5. ARAUTEGIA

UPV/EHUko irakasleen kanpoko borondatezko praktikak eta Hezkuntzarako Lankidetza programak Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoak Arautzen dituen Arautegiaren bitartez araupetzen dira, Antolakuntza Akademikoaren arloko errektoreordeak 2019ko uztailaren 24an emandako Ebazpenarekin bat etorriz (147 zenbakiko 2019ko abuztuaren 6ko EHAAn argitaratutakoa). Programa horretako praktikak borondatezkoak dira; hortaz, ez daude sartuta ikasleak matrikulatuta dauden titulazioetako Ikasketa Planetan, eta ikastegietatik koordinatzen dira zuzenean.

2014ko uztailaren 30eko BOE, 184 zenbakikoa Real Decreto 592/2014, de 11 de julio, por el que se regulan las prácticas académicas externas de los estudiantes universitarios.

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 24koa Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreor-dearena eta Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordearena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoen Arautegia onartzeko dena, (Gobernu Kontseiluak 2019ko uztailaren 12an onartua)

 

6. ESKOLA ASEGURUA, Ibili-EHU ASEGURUA ETA ALTA GIZARTE SEGURANTZAN

Eskola Asegurua

UPV/EHUk erantzukizun zibileko poliza bat du, ikasleek praktikak egin bitartean sor ditzaketen kalteak estaltzeko.

Erakundeko instruktoreak praktiken jarduera programan zehaztuta ez dagoen agindu edo jarraibideren bat eman, eta horren ondorioz kalteak gertatzen badira, haien erantzukizuna ez da, inolaere, unibertsitatearena izango, ez eta praktiketan ari den ikaslearena ere.

Ikasketa ofizial batean matrikulatuta dauden eta 28 urtetik behera dituzten ikasleek eskola aseguru bat izango dute, espainiarrak izan edo bizileku baimena duten atzerritarrak edo europarrak izan. Era berean, UPV/EHUk istripuetako eta laguntza sanitarioko EHU Ikasle Asegurua du kontratatuta, eta UPV/EHUn matrikulatutako ikasle guztiak estaltzen ditu estatuko lurraldean.


Ibili-EHU Asegurua

Atzerrian kanpoko praktikak egiteko, IBILI poliza edo gutxienez horren estaldura bera duen poliza bat izenpetu beharko da. Harrera herrialdearen arabera, gizarte erantzukizuneko polizaren estaldura egiaztatu beharko da, salbuespen batzuk ez baitaude estalita.

Gizarte Segurantzan Alta

Baldin eta ikasleari kanpoko praktikak gauzatzeko ikasketetarako poltsa edo laguntza ordaindu behar bazaio, erakunde laguntzaileak egin beharko du laguntza poltsaren ordainketa eta zerga eta Gizarte Segurantzaren kotizazio betebeharrak bete beharko ditu, indarrean dagoen legerian arabera.

1493/2011 Errege Dekretua, urriaren 24koa, prestakuntza programetan parte hartzen duten pertsonak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartzeko baldintzak arautzen dituena, abuztuaren 1eko 27/2011 Legeak, Gizarte Segurantzaren sistema eguneratu, egokitu eta modernizatzeari buruzkoak, hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa garatzeko.

592/2014 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, unibertsitateko ikasleen kanpoko praktika arautzen dituena.

PMC/74/2023, Agindua, urtarrilaren 30ekoa, 2023. urterako Gizarte Segurantzako kotizazioen, langabeziaren, jarduera eteteagatiko babesaren, Soldatak Bermatzeko Tasaren eta lanbide heziketaren inguruko legezko arauak garatzen dituena (44. art).

Orden PCM/313/2023, de 30 de marzo, por la que se modifica la Orden
PCM/74/2023, de 30 de enero