IBILI EHU asegurua

IBILI-EHU

UNIVERSIDAD DE PAÍS VASCO / EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO ZENBAIT KOLEKTIBOREN OSASUN LAGUNTZAKO ETA BIDAIAKO LAGUNTZAKO POLIZA

1. ASEGURU HAU KONTRATATU AHAL DUTEN TALDEA

  • UPV/EHUko ikasleak.
  • Estatuko zein atzerriko beste unibertsitate batzuetan matrikulatuta egonda, UPV/EHUra trukea egitera etortzen diren ikasleak.
  • Beste unibertsitate batzuetan matrikulatuta egonda, UPV/EHUren edozein ikasle egoitzatan edo Miguel de Unamuno Ikastetxe Nagusian bizi diren ikasleak.
  • Atzerriko ikertzaileak.
  • Aldez aurretik UPV/EHUn matrikulatuta egon ez arren, harekin harremana duten beste kolektibo batzuk.

2. MODALITATEAK

 Espainako poliza: Jatorrizko herrialdetik UPV/EHUra joateko poliza sinatzen duten atzerritarrei zuzendua.
Atzerriko poliza: Arrazoi akademikoaengatik atzerrira joaten diren UPV/EHUn  matrikulatutako ikasleentzat, nazionalitate espainiarrekoak zein atzerrikoak izan

ASEGURU-KONPAINIA: ERGO SEGUROS DE VIAJE

POLIZA ZENBAKIA: 07631000542

AGENTEA: AON IBERIA CORREDURÍA DE SEGUROS Y REASEGUROS

KODEA: 38934801

ESPAINAKO POLIZA PRIMAK
1.HILABETERA ARTE 103,69 €
3.HILABETERA ARTE 130,35 €
6.HILABETERA ARTE 173,80 €
9.HILABETERA ARTE 179,73 €
12.HILABETERA ARTE 184,66 €
   
ATZERRIKO POLIZA PRIMAK
1.HILABETERA ARTE 71,10 €
3. HILABETERA ARTE 86,90 €
6. HILABETERA ARTE 92,83 €
9. HILABETERA ARTE 103,69 €
12. HILABETERA ARTE 119,49 €

 

Informazio gehiago: 94 425 15 00 telefonoan

3. ESTALDURAK

Polizaren estaldurak handitzeko aukera dago

4. BIDAIAK ARRISKU EDO GERRA EGOERAN DAUDEN EREMUETARA / HELMUGARI BURUZKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA

Poliza honek ez du emango estaldurarik gerra egoeran dauden herrialde edo lurraldeetara bidaiatzeko. Aseguratua helmugan badago horrelako egoera bat sortzen denean, aseguruak 14 egunerako izango du estaldura, gatazka armatua hasten den unetik zenbatzen hasita. Denbora tarte horretan aseguratua aseguratzailearekin harremanetan jarri beharko da, bere egoeraren berri emateko eta bere aseguruari estaldura baldintza berriak gehituko dizkion poliza bat egiteko aukera aztertzeko. Egoera berrirako polizarik egiterik ez badago, interesdunak zer egin erabaki beharko du: lurraldea utzi ala bidaia egiten jarraitu. Azken kasu horretan estaldurarik gabe izango da, interesdunaren erantzukizunpean.

Gerratzat hartzen da:

GERRA: aseguru honen ondorioetarako gerra egoeratzat hartuko da (egoera deklaratua izan zein ez) edozein motatako eta irismeneko gatazka belikoak egotea (militarra edo zibila, nazionala, nazioartekoa) herrialde, lurralde edo eremu batean, edota antzeko ezaugarriak dituen gatazka armaturen bat. Gatazka armatua egon daitekeen eta noiz hasi den zehazteko, kontuan hartuko dira, besteak beste, Espainiako Kanpo Arazoetako Ministerioak prestatu eta argitara emandako Herritarrarentzako Zerbitzuaren Bidaia Gomendioak, eta noiz gomendatu dien Espainiako Gobernuak bere herritarrei ez bidaiatzeko herrialde edo eremu horretara, edo bertatik irteteko

5. KONTRATATU

Estekan eskaintzen diren aukerak modalitate hauetakoak dira:

ESPAINIAKO POLIZA

  • Oinarrizko bermeak (liburuxkan agertzen direnak) A AUKERA
  • Oinarrizko bermeak, erantzukizun zibila 350.000 €-raino handituta F AUKERA

ATZERRIKO POLIZA

  • Oinarrizko bermeak (liburuxkan agertzen direnak) B AUKERA
  • Oinarrizko bermeak, gastu medikoak 350.000 €-raino handituta C AUKERA
  • Oinarrizko bermeak, erantzukizun zibila 350.000 €-raino handituta D AUKERA
  • Oinarrizko bermeak, gastu medikoak 350.000 €-ra arte handituta, eta erantzukizun zibila 350.000€-ra arte E AUKERA

 

Kontratazioa esteka honen bidez egingo da.

6. PROTOKOLOA, ASEGURAREN KONTRATAZIOAN ERAGINIK IZANEZ GERO

Harremanetan jarri gertakariaren berri emateko, helbide elektroniko honen bidez:

dpto.comercial@ergo-segurosdeviaje.es

7. BIDAIAREN AURREKO ETA EGONALDIKO GOMENDIOAK

  • Onarturiko polizaren ziurtagiria eramatea.
  • Laguntza-telefonoaren zenbakia mugikorrean edukitzea.
  • Ezbeharren bat gertatuz gero, ahalik eta azkarren deitu laguntza-telefonora, ahalik eta azkarren eta eraginkorrena izan dadin.
  • Ezbeharren bat gertatuz gero, senitartekoren bati edo konfiantzazko pertsonaren bati laguntzeko telefono-zenbakia ematea, aseguratuak parte hartu ezin duen kasuetarako.