Breadcrumb

BIEn ikastea

Eskolan ikasi nahi dut !

Bilboko Ingeniaritza Eskola 4.700 ikasle inguruk osatzen dute, 550 irakasle baino gehiagok, administrazio eta zerbitzuetako 139k, eta horiei 130 ikertzaile baino gehiago gehitu behar zaizkie. * 12 gradu * 4 master profesional *13 unibertsitate-master espezifiko

BIEn ikasi nahi dut !

Home: La Escuela en Cifras

Aplikazio habiaratuak

Artículo Destacado - Home: Alumnado

Artículo Destacado - Home: Relaciones Internacionales

Artículo Destacado - Home: Relaciones con la Empresa

Aplikazio habiaratuak

Artículo Destacado - Home: Simultaneidad de Estudios

EHU - Ekitaldien egutegia

Abendua 2025
a a a o o l i
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031

Datozenak

Eduki publikatzailea

2025/09/18 - Euskal Herriko Unibertsitateak EHUpodcast: entzuten den zientzia plazaratu du

Podcasten helburua da EHUren ikerketa-lana modu atsegin, ulergarri eta irisgarrian ezagutaraztea, unibertsitateko ikertzaileei egindako elkarrizketen bidez

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) EHUpodcast aurkeztu du, dibulgazio zientifikorako ekimen berria. "Entzun ta zabal zazu" lelopean, hileroko elkarrizketa hauek unibertsitateko ikerketaren eta gizartearen arteko zubia eraikitzea dute helburu, podcast formatua erabilita.

Proiektua EHUko Ikerkuntza Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzak (Transferentzia eta Nazioartekotzeko Errektoreordetza) bultzatu du. Bere zuzendari Nerea Jaureguizarren hitzetan “"Ezagutza zientifikoa unibertsitatetik atera eta herritarrengana iristea nahi dugu. EHUpodcast ikerketa demokratizatzeko tresna bat da, gure zientzialarien talentua erakutsiz eta komunikazio kanal zuzen eta gardena eskainiz."

EHUpodcast zientzia gizatiartzeko eta zientzia posible egiten dutenei ahotsa emateko helburuarekin sortu da. Proiektuaren helburua ez da ikerketen emaitzak partekatzea bakarrik, baizik eta zientziaren eta unibertsitate-lanaren konexioa eta jendearekiko konfiantza sustatzea ere bai. Gaiak modu errazean aurkeztean, podcastak adin guztietako pertsonengan jakin-mina eta pentsamendu kritikoa piztea espero du.

Ekimen hau unibertsitatearen estrategia zabalago baten parte da, bere ikerketa-lana ikusarazteko eta etorkizuneko ikasleak erakartzeko. EHUpodcast-ek diziplina guztietako edukiak aurkeztuko ditu, zientzia zehatzetatik hasi eta humanitateetaraino, EHUn egiten den lanaren aberastasuna erakutsiz. Elkarrizketak euskaraz edo gaztelaniaz grabatuko dira, eta transkripzioa egingo da beste hizkuntzara itzulita, baita ingelesera ere, irisgarritasuna bermatuz.

Elkarrizketak Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irrati-laborategian grabatzen dira, Bizkaiko campusean, EHUko profesionalen talentua eta esperientzia aprobetxatuz. Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea den Tania Arriagak koordinatu eta aurkeztuko ditu elkarrizketak. Ekimena Bitartez ikerketa-taldearen inplikazioarekin garatu da.

Luca Fanelli, musika eta matematika nahasteko ahalmena

EHUpodcast-en lehen atala, jada webgunean eta hedapen plataforma nagusietan eskuragarri dagoena, Luca Fanelli EHUko Matematika Saileko Ikerbasque ikerlari, Matematikan doktore eta, aldi berean, Pianoan doktorearekin elkarrizketa liluragarri batekin hasten da. Gainera, Fanelli podcastaren sintoniaren konpositorea ere bada.

Solasaldiak zenbakien eta soinuen arteko zubi historiko eta harrigarria arakatzen du: Pitagorasetik Fourier-en transformatura, uhinen ekuaziotik eta sakabanaketaren fenomenotik igaroz, modu errazean azalduz nola agertzen diren printzipio matematikoak erreberberazioa edo soinuaren hedapena bezalako eguneroko fenomenoetan.

Fanellik deskribatzen du bere formazio bikoitzak nola moldatzen duen bere ikertzeko eta irakasteko modua,  eta musikan zein matematikan errepikatzea zergatik den bikaintasunaren giltzarria.  Audientzia —bereziki gazteak— “musika eta matematika ikastera” animatzen ditu, “bere askatasuna konkistatzeko”.

Matematika entzun daitekeela, musika konta daitekeela... eta biek batera mundua ulertzeko gure modua alda dezaketela erakusten duen atala.

Dagoeneko entzungai EHUpodcast-en, Ikerketa Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzaren web orrian,  eta ohiko plataformetan.

Iturri bibliografikoak: https://www.ehu.eus/eu/web/campusa/-/euskal-herriko-unibertsitateak-ehupodcast-proiektua-plazaratu-du-zientzia-entzungai 


Sellos - Home: Certificados de Calidad