BIE/EIBn ikasi
Gure Eskolan 4.750 ikasle daude, irakasleen kolektiboko 550 profesional baino gehiago, administrazio eta zerbitzuetako 150 inguru, eta 130 ikertzaile baino gehiago. Ongietorria ematen dizugu!
Etorkizuneko ikasleentzako informazioaGure Eskolan 4.750 ikasle daude, irakasleen kolektiboko 550 profesional baino gehiago, administrazio eta zerbitzuetako 150 inguru, eta 130 ikertzaile baino gehiago. Ongietorria ematen dizugu!
Etorkizuneko ikasleentzako informazioa30/11/2022, 12:00
Biltzar Aretoa I - Bilboko Ingeniaritza Eskola II - I
Rafael Moreno Pitxitxi 3. -48013- Bilbao (Bizkaia)
Jardunaldi honen bidez, trantsizio energetikoa azkartzearen garrantziaz eta teknikariek 2030erako berotegi-efektuko gasen emisioen murrizketan duten eginkizunaz eztabaidatu nahi da.
Eraikinen Eraginkortasun Energetikoari buruzko Zuzentaraua berehala aldatzeak eta testu horrek instalazio termikoen sektorean eta birgaitzearen arloko ordenamendu juridikoan izango dituen ondorioek interes berezia pizten dute epe laburrean planteatzen den birgaitze energetikoaren estrategiaren garapenari dagokionez.
Instalazio bakoitzerako birgaitze-soluzioak askotarikoak dira, abiapuntuko egoeraren, eraikinaren kokapenaren eta erabileraren eta aukeratutako bektore energetikoaren arabera, eta aurrezpen eta eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriek kasu bakoitzean teknologia egokiena ezartzea bermatu behar dute.
Energia-horniduraren prezioen igoeraren eragina erabakigarria izango da proiektatutako birgaitze-estrategiaren erabakiak hartzerakoan. Jardunaldi honekin, halaber, irtenbide horiek nahikoak izango diren eta garaiz iritsiko diren eztabaidatu nahi da.
. 10: 30ean. Bertaratuen erregistroa eta ongietorria: Jesús María Blanco Ilzarbe (Atecyr elkarteko lehendakaria)
. 10: 45ean. ‘La Rehabilitación en España: Las soluciones de rehabilitación para cada instalación. Primera parada año 2030’. Ricardo García San José (Atecyr-ko Batzorde Teknikoko lehendakariordea)
. 11: 30ean. ‘Soluciones, aplicaciones y/o casos prácticos’. Airlan, Carrier, Daikin eta Uponor.
. 12: 30ean. Mahai-ingurua: ‘En descarbonización no hay una única solución’
. 13: 00etan. Amaiera