Breadcrumb

Información - Alumnado: Jornada de Puertas Abiertas - Bloques Formativos

Ate irekien jardunaldia - Egitaraua eta ordutegia

Ate Irekiak aukera paregabea dira gure titulazioen eskaintza eta irteera profesionalak ezagutzeko eta gure Eskolako laborategiak, ikerguneak eta instalazioak bertatik bertara ikusteko. Bestalde, Ingeniaritzako Ikasketek hainbat arlotan duten balio praktikoa erakutsiko zaizu, besteak beste, Industria Teknologiaren arlo ezberdinetan (Mekanikan, Elektrikoan, Elektronikoan, Automatizazioan, Kimikan, Ingurumenean, Energetikoan eta Antolakuntzan), Informazio eta Komunikazio Teknologien inguruan, Ingeniaritza Biomedikoaren inguruan, arlo Zibilean eta Itsasketa/Nautika arloetan.

Egitaraua hurrengoa izango da:

  • Bertaratuei harrera
  • Eskolaren aurkezpena, ikasleei zuzendua, zuzendaritza taldearen eskutik
  • Gure standetara, laborategietara eta ikerguneetara bisita
  • Jardunaldiaren balorazioa eta bisitaren amaiera

Inskripzioa banakakoa eta nahitaezkoa da, eta ezin izango da inskribatu ez den inor sartu. Izena emateko, UPV/EHUko Ikasleentzako Argibide Zerbitzuaren (IAZ) web-orrira jo behar da:

https://www.ehu.eus/eu/web/sou/jardunaldi-irekiak

Ate Irekiak hainbat bloketan banatuta daude:

Bilboko Ingeniaritza Eskola (I eta II eraikinak)

- INDUSTRIA blokeko jardunaldiak:

  • Industria Elektronikaren eta Automatikaren  Ingeniaritza / Ingeniaritza Elektrikoa / Ingeniaritza Mekanikoa
  • Industria Teknologiaren Ingeniaritza
  • Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza / Ingurumen Ingeniaritza

IKT blokeko jardunaldiak:

Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza / Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritza

ZIBIL blokeko jardunaldiak:

Ingeniaritza Zibila

- BIOMEDIKUNTZA blokeko jardunaldiak:

Biomedical Engineering

Bilboko Ingeniaritza Eskola (Portugalete)

ITSASKETA eta NAUTIKA blokeko jardunaldiak:

Itsasketa / Nautika eta Itsas Garraioa

Aplikazio habiaratuak

Artículo Destacado - Alumnado: Jornadas de Puertas Abiertas - Bloques Formativos - Bloque Industrial

Artículo Destacado - Alumnado: Jornadas de Puertas Abiertas - Bloques Biomédico

Artículo Destacado - Alumnado: Jornadas de Puertas Abiertas - Bloques Formativos - Bloque TICs

Artículo Destacado - Alumnado: Jornadas de Puertas Abiertas - Bloques Formativos - Bloque Marina y Náutica

Artículo Destacado - Alumnado: Jornadas de Puertas Abiertas - Bloques Formativos - Bloque Civil