Ate Irekiak

Ate Irekiak

Ate Irekien irudia

EHUko fakultateak eta eskolak bisitatu nahi dituzu bertako instalazioak eta baliabideak ezagutzeko? Graduko ikasketak zehatz-mehatz ezagutu nahi dituzu?

Etorri zure etorkizuneko ikastegia bisitatzera eta erabaki-hartzean laguntzeko informazio guztia jaso ezazu.

Ate Irekietan, ikastegiko ikasleek fakultate edo eskolatik bisita gidatua egingo dizute. Gainera, zure intereseko unibertsitate-graduari edo -graduei buruzko informazio-saio batean parte hartuko duzu.

2026-27 ikasturteko Ate Irekiak 2027ko martxoaren 12tik 20ra burutuko dira.

Norentzat

  • 2. mailako ikasleak: Batxilergoa, Lanbide Heziketako Goi Mailako Heziketa Zikloak, Arte eta Kirol Irakaskuntzak.

  • 2027-28 ikasturtean unibertsitate-graduko ikasketak hasiko dituzten beste pertsona batzuk.

Ate irekien eskaintza

Informazioa 2027ko otsailaren amaieran argitaratuko da, izena emateko epea hasi baino astebete lehenago gutxienez.

Izen-ematea

2027ko martxoaren 1etik 7ra webgune honetan.