Berria! Nautika eta Itsas Garraioko Gradua (26/27 ikasturtetik aurrera)
Onartzeko izapidean 26/27 ikasturterako aurreikusita. Gradu honek egungo Nautika eta Itsas Garraioko Gradua ordezkatuko du 26/27 ikasturtean. Eskainitako plazen kopurua: 35
Informazio Orokorra
Itsas garraioa izan da, historian zehar, salgaiak eta pertsonak garraiatzeko modurik erabiliena. Gaur egun, alderdi tekniko guztietan gaitutako profesionalak eskatzen dituen ezinbesteko garraiobidea izaten jarraitzen du.
Nautika eta Itsas Garraioko Gradua Merkataritza Ontzidiko Zubiko Ofizialaren lanbidean sartzeko diseinatuta dago. Ofizial hauek bidaiariak eta salgaiak garraiatzen dituzten ontzien nabigazioaren eta kudeaketaren arduradunak dira.
Graduak Nazioarteko Itsas Erakundearen STCW prestakuntza-kodearen baldintzak betetzen ditu (ingelesezko siglak: "Standards of Training, Certification and Watchkeeping" edo "Itsasoko Jendearentzako Prestakuntza, Titulazio eta Zaintza Arauak"). Gainera, Itsasoaren arloko Espezialitateko Ziurtagiriei lotutako praktikak eskeintzen dira, baita Merkataritza Ontzidiko itsasontzietan praktikak egiteko aukera ere.
Titulazio honek Nautika eta Itsas Garraioko Masterrera zuzenean sartzeko aukera ematen du, Merkataritza Ontzidiko kapitaina lanbidean sartzeko ezinbestekoa dena.
Kontuan izan behar da Merkataritza Ontzidiko titulu profesionalak lortzeko, Itsasoko Gizarte Institutuaren azterketa medikoa egin behar da. Pausu hau nahitaezko urratsa da merkataritza itsasontzietan praktikak egin eta zerbitzu profesionalak eskaintzeko.