Breadcrumb

Nautika eta Itsas Garraioko gradua (plan berria)-Titulua

Nautika eta Itsas Garraioko gradua (plan berria)

Aplikazio habiaratuak

Nautika eta Itsas Garraioko gradua (plan berria) - Aurkezpena

Itsas garraioa izan da, historian zehar, salgaiak eta pertsonak garraiatzeko modurik erabiliena. Gaur egun, alderdi tekniko guztietan gaitutako profesionalak eskatzen dituen ezinbesteko garraiobidea izaten jarraitzen du.

Nautika eta Itsas Garraioko Gradua Merkataritza Ontzidiko Zubiko Ofizialaren lanbidean sartzeko diseinatuta dago. Ofizial hauek bidaiariak eta salgaiak garraiatzen dituzten ontzien nabigazioaren eta kudeaketaren arduradunak dira.

Graduak Nazioarteko Itsas Erakundearen STCW prestakuntza-kodearen baldintzak betetzen ditu (ingelesezko siglak: "Standards of Training, Certification and Watchkeeping" edo "Itsasoko Jendearentzako Prestakuntza, Titulazio eta Zaintza Arauak"). Gainera, Itsasoaren arloko Espezialitateko Ziurtagiriei lotutako praktikak eskeintzen dira, baita Merkataritza Ontzidiko itsasontzietan praktikak egiteko aukera ere.

Kontuan izan behar da Merkataritza Ontzidiko titulu profesionalak lortzeko, Itsasoko Gizarte Institutuaren azterketa medikoa egin behar da. Pausu hau nahitaezko urratsa da merkataritza itsasontzietan praktikak egin eta zerbitzu profesionalak eskaintzeko.

Titulazio honek Nautika eta Itsas Garraioko Masterrera zuzenean sartzeko aukera ematen du, Merkataritza Ontzidiko kapitaina lanbidean sartzeko ezinbestekoa dena.

Onartzeko izapidean. Irakaspena 2026/2027 ikasturterako aurreikusten da.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Bilboko Ingeniaritza Eskola

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

grados.eib@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,23 €

Gutxieneko nota

5 ezohiko deialdian (2025/26)

Eskainitako plazak

60 plaza

botoia-liburuxka-Bilboko-Ingeniaritza-Eskola

Nautika eta Itsas Garraioko gradua (plan berria) - Arrazoiak

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Merkataritza Ontzidiako Pilotuaren lanbide arautura sartzeko aukera ematen duen unibertsitate-gradu bakarra.
  • Prestakuntza sendoa eta osoa, aukera profesional handiekin; itsas administrazioan zein itsas edo lehorreko instalazioetan ardura handiko lanpostuetara iritsi ahal izango zara.
  • Nabigazio-simulagailuak praktikak egiteko, eta ikasketa-ontzi bat ontziratze-praktiketarako.
  • Ontzian edo lehorrean praktikak egiteko aukera graduko azken mailan.

Nautika eta Itsas Garraioko gradua (plan berria) - Profila

Sarrera-profila

Itsasoa maite baduzu, abenturak motibatzen bazaitu, planeta osoan zehar nabigatzea amesten baduzu eta aginte eta lidergo-dohainak badituzu, Nautika eta Itsas Garraioko Graduan duzu lekua.

Irteera profesionalak

Kargu eta arlo hauetan lan egin ahal izango duzu:

  • Merkataritza Ontzidiko Zubiko Ofizial.
  • Estatuko eta Autonomia Erkidegoko Itsas Administrazioa.
  • Segurtasuna eta kutsadura ikuskatzea.
  • Peritazioak itsas gaietan.
  • Pilotatze zerbitzuak.
  • Aduana Zaintza Zerbitzua.
  • Ontziolak.
  • Itsas trafikoaren kontrola.
  • Kanpo-merkataritza.
  • Portu-zerbitzuak.
  • Ontziak eta salgaiak ikuskatzea.
  • Itsas-enpresen kudeaketa.