Luis Serrano Cantador
(Biofindegi Prozesuak)
Biografia
Luis Serrano doktorea Juan de la Cierva ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ingenieritza Kimikoko eta Ingurugiroko departamentuan, Donostiako Eskola Politeknikoan. Cordoba-ko Unibertsitatean eskuratu zuen Zientzia Kimikoetako lizentziatura eta 2008-an unibertsitate berean, Luis Jimenez Alcaide Katedratikoaren zuzendaritzapean Ingenieritza Kimikoan doktoratu zen. Bere tesia, palma olioaren ekoizpenean sortutako hondakinak paperaren produkzioan lehengai bezala erabiltzea izan zen.
2008ko Azaroan "UPV-EHU-ren Ikertzaile doktoreentzako espezializaziorako laguntza" lortu zuen eta Jalel Labidik zuzendutako "Biofindegi Prozesuak" taldera batu zen. Geroago, ikertzailea talde honetako ikerketako proiektuekin kontratatuta egon zen eta azkenik 2012-ko Urtarrilean merezimendu kurrikulum lehiaketan Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioak finantzatutako Juan de la Cierva kontratua lortu zuen.
Hainbat egonaldi post-doktoral desberdin egin ditu unibertsitate desberdinetan, bai Europan, baita Latinoamerikako ikerketa taldeetan ere, biofindegi eta material lignozelulosikoen arloan egindako lankidetza proiektuei esker.
Ikerketa
Serrano doktoreak ekindako ikerketa biomasa lignocelulosikotik abiatuz balio erantsizko produktuak lortzea du helburu. Biomasa lignozelulosikoa eta bere erabilera integrala biofindegi prozesua bezala ezagutzen da, non bere osagai nagusiak (zelulosa, hemizelulosak eta lignina) ateratzea eta baloratzea du helburu balio altuko produktuak lortzeko. Bere espezialitatea, alde batetik orea eta paperaren prozesuetan zelulosa material berrien oinarri bezala erabiltzea da eta beste aldetik, ligninaren despolimerizaziotik prekurtsore kimikoak lortzea da.
25 proiektu nazional baina gehiagotan parte hartu du, 2 europar proiektuetako zeregin batzuetan liderra delarik. Brasileko Gobernuarekin "Ciencias sin Fronteras" arloko nazioarteko proiektuan eta beste enpresekin eginiko 3 proiektuetan parte hartu du.
Orain arte , 50 artikulu baino gehiago argitaratu ditu Ingenieritza Kimikako alorrean eragin handiko nazioarteko aldizkarietan , liburu batetako kapitulu bat argitaratu du eta 40 biltzar baino gehiagotan parte hartu du.
Tesi doktoral bat, karrera amaierako 3 proiektu eta master amaierako 3 proiektuen zuzendarikidea izan da. Gaur egun, 2 tesi doktoralen eta master amaierako proiektu baten zuzendari orde da. Ikertzailea Europar Batasuneko ‘'Action Cost FP1105'' Batzorde Exekutiboko kidea eta International Lignin Institute-ko kidea ere bada. Gainera, ikertzailea "Ma+D Hondakinen Berreskuratzearen Ingenieritza" izena duen Euskal Herriko Unibertsitateko spin-off-aren sortzaileetako bat da.